Ekonomia -

Arrantza debekua

Bizkaiko Golkoaren itxierak kaltetutako arrantzaleek ordain "egokia" jasoko dute, Planasen hitzetan

Espainiako Gobernuko Nekazaritza eta Arrantza ministroak ez du zehaztu zenbaiterainokoak izango diren kalte-ordainak, eta eskatu du dekretua atera arte behintzat, Frantziako Gobernuak eman behar dituen laguntzekin ez alderatzeko.

Planas, gaur, Bruselan. Argazkia: EFE
Planas, gaur, Bruselan.
Planas, gaur, Bruselan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilaren 22tik Bizkaiko Golkoan sare bidezko arrantza debekatuta dagoela eta, arrantzaleei ordain "egokia" eman zaiela azpimarratu du Luis Planas Espainiako Gobernuko Nekazaritza eta Arrantza ministroak. 

"Gure arrantzaleek, bistan denez, ordain egokia jasoko dute, iraganean antzeko egoeratan gertatu den bezala", esan du Planasek Bruselasen egindako adierazpenetan (bilera dute gaur EBko Nekazaritza eta Arrantza ministroek).

Planasen arabera, itxierak "kaltetutakoak, hots, arrantzan egin ezin dutenak" laguntza jasoko dute. "Arrantzale batzuek beste arrantzategi batzuk topatu dituzte, eta beste batzuei ez die eragiten", azaldu du. 

Ministerioko iturriek jakinarazi dutenez, laster onartuko ditu dirulaguntzak Espainiako Gobernuak. 

Christophe Bechu Frantziako Trantsizio Ekologikorako ministroak joan den astean iragarri zuenez, 8 metro luze baino gehiagoko arrantza ontziek galeren % 80-85 estaltzeko adina jasoko dute kalte-ordainetan. 

Espainiako laguntzak hortik behera egongo ote diren galdetuta, Planasek zain egoteko eskatu du. "Agintariek laguntzak iragartzen dituztenean komeni da adierazitakoa eta azkenean ordaindutakoa, biak, alderatzea. Epai ezazue ondoren", aldarrikatu du. 

Bizkaiko Golkoaren itxierak EAEko bi ontziri eragingo die zuzenean, eta portuan geratu beharko dute. Halaber, beste bik oso mugatuta izango dute arrantza egiteko eremua. Euskal arrantzaleak ezingo dira joan legatza, zapoa edo oilarra harrapatzeko eremuetara, eta, ondorioz, eskaintzak behera eta prezioek gora egingo dutela ohartarazi dute. 

Debekua ekologisten eta Europar Batasunen eskaera historikoa zen, izurdeak babesteko.

Auziaz galdetuta, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak nabarmendu du EAEko flota "egokituta" dagoela izurdeekin arrantzatzeko. Hala, azaldu du hainbat neurri txertatu dituztela itsasontzietan, eta adibidez, ultrasoinuak erabiltzen direla ugaztuna sareetatik aldetzeko. 

Dena dela, arrantza egiteko debekuaren alde agertu da Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, eta neurri "eraginkorra" izango dela iritzi dio. 

Bittor Oroz: ''Gure flota egokituta dago izurdeekin arrantza egin ahal izateko''
Bittor Oroz: ''Gure flota egokituta dago izurdeekin arrantza egin ahal izateko''
Bittor Oroz: ''Gure flota egokituta dago izurdeekin arrantza egin ahal izateko''

2:39
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Iparraldea Espainiako Gobernua Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arrantza Lapurdi Laguntza publikoak