Ekonomia -

TURISMOA

EAEko turismoak 2022ko zenbakiak hobetu ditu 2023an, eta hoteletan izandako sarrerak % 10 hazi dira

Halaber, gaualdi kopurua % 12 igo da 2022ko datuekin alderatuta.

Sarrerak eta gaualdiak EAEko hotel-establezimenduetan (2023. urtea). Grafikoa: EITB Media
Sarrerak eta gaualdiak EAEko hotel-establezimenduetan (2023. urtea)
Sarrerak eta gaualdiak EAEko hotel-establezimenduetan (2023. urtea). Grafikoa: EITB Media

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak 2022an turismo arloan izandako datuak hobetu zituen iaz, hotelei dagokienez behintzat. Izan ere, hotel-establezimenduetan izandako turisten sarrerak % 10,4 hazi ziren eta gaualdiak, berriz, % 12, Eustat estatistika erakundeak gaur argitaratutako datuen arabera. Guztira, 3.687.240 pertsonak hartu zuten ostatu EAEko hoteletan, eta 7.214.545 gau igaro zituzten.

2023ko abenduan, bisitarien sarrerak % 6,6 hazi dira eta gaualdiak % 7,0, 2022ko abenduaren aldean.

Gaualdiek tankera berean egin dute gora aurreko urtearen aldean: % 18,2 Araban, % 11,8 Bizkaian eta % 10,3 Gipuzkoan. Gainera, nabarmen egin dute gora turista atzerritarren sarrera eta gaualdi kopuruak, % 19,7 eta % 21,3, hurrenez hurren.

Hiriburuei dagokionez, Gasteizen igo dira gehien sarrerak, % 14,8, Donostiaren (% 11,3) eta Bilboren aurretik (% 10,9). Gaualdien kasuan, antzera, urte arteko hazkundea % 23,3koa izan da Gasteizen, %12,9koa Bilbon eta %11,4koa Donostian.

Batez besteko egonaldia 1,96 egunekoa izan zen EAEn 2023an, aurreko urtean baino handiagoa, orduan 1,93koa izan baitzen. Araban gehiago egin du gora (1,87tik 1,98ra), Bizkaian ia berdina izan da (1,91tik 1,92ra), eta Gipuzkoan pixka bat igo da (1,97tik 1,99ra).

Hotel-establezimenduetako okupazio maila % 57,8koa izan zen iaz EAEn, plazen arabera neurtuta, eta % 68,5, berriz, logelen arabera neurtuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Turismo-baserriak gaur Eustat gaur