Ekonomia -
Barne Produktu Gordina
% 1,8 hazi zen BPGa Euskadin 2023an
Enplegua, lanaldi osoko lanpostuak kontuan izanda, % 1,7 hazi zen iaz. Hau da, 16.000 lanportu inguru sortu ziren.
EITB MEDIA
Ekonomiak % 1,8ko hazkundea izan zuen iaz Euskadin —Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspena hamarren batean gaindituta— eta enpleguak % 1,7koa. Guztira, lanaldi osoko 16.000 lanpostu sortu ziren 2023an.
2022ko datuekin erkatuta, urteko azken hiru hilabeteetan % 1,6 hazi zen Barne Produktu Gordina (BPG); eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,4.
Hortaz, hobetu egin zen azken hilabeteetan ekonomiaren hazkundeak izandako dezelerazioa.
Hain zuzen ere, iazko urtarriletik martxora % 2,3 hazi zen BPGa; bigarren hiruhilekoan % 1,5, eta hirugarrenean, % 1,6.
Azken hiru hilabeteetako hobekuntza hilabete arteko garapenean nabaritu da bereziki,
Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko aurreikuspenen arabera, % 1,4 hazi behar zen BPGa urritik abendura, eta % 1,7 urte osoan.
Lanaldi ez osoko lanpostuei dagokienez, lehen hiru hilabeteetan 3.400 lanpostu berri sortu ziren; bigarrenean, 14.270, eta hirugarrenean, 15.326. Urtea bukatu zenean, 16.000 lanpostu gehiago zeuden.