Ekonomia -
Bilera gaur arratsaldean
CCOOk, ELAk eta UGTk etorkizuneko egitasmoak zehazteko eskatuko diote Siemens Gamesari
Zentzu horretan, CCOOk "positibotzat" jo du onshore negozioak jarraituko duela berretsi izana, baina aurreikusitako doikuntzak enpleguan izan dezakeen eraginari buruzko "zalantzarik argitu ez izana" deitoratu du.
Agentziak | EITB Media
Siemens Gamesako CCOO, ELA eta UGT sindikatuak gaur arratsaldean bilduko dira enpresako zuzendaritzarekin, eta etorkizuneko egitasmoak zehazteko eskatuko diote, CCOO sindikatuko iturriek jakitera eman dutenez. Sindikatu horrek "positibotzat" jo du onshore negozioak jarraituko duela berretsi izana, baina aurreikusitako doikuntzak enpleguan izan dezakeen eraginari buruzko "zalantzarik argitu" ez izana deitoratu du.
Espainiako Estatuko Siemens Gamesako sindikatu nagusiekin bilduko da astearte honetan, Siemens Gamesak, Siemens Energyren filial eolikoak, 2026rako 400 milioi euro inguruko doikuntza bat egitea pentsatzen duela jakitera eman ostean, antolaketa sinplifikatzeko eta kostu orokorrak murrizteko helburuarekin, baina onshore jarduerarekin aurrera jarraituko dela baieztatuta.
Zehazki, sindikatuek iragarritako doikuntza hori non egingo den jakin nahi dute. "Espainiarentzat izango den jakin nahi dugu, une honetan gure jarduera-eremua baita", azpimarratu dute.
Adierazi dutenez, gehien kezkatzen dituena enpleguan izan daitekeen "ondorioa" da, eta "ez dute zalantzarik argitu".
Era berean, 2.000 milioiko galerak aurreikusten direla jakin ondoren, 2026an errentagarritasunera nola iritsi nahi den zehaztea nahi dute, iragarri den bezala "ibilbide horretan nola biziraungo duten irabaziak izan arte".
Bestalde, Siemens Gamesako zuzendaritzarekin ostiralean izango duten bileraren zain, konpainiaren azken erabakiek Foru Erkidegoan izango duten eragina ezagutzeko, "Siemensek sortzen duen lanpostu bakoitzarengatik borrokatuko" dutela ziurtatu du Maria Chivite Nafarroako presidenteak.
Azkenik, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak espero du Siemens Gamesak Zamudion (Bizkaia) duen lantegian ez duela eraginik izango matrize alemaniarrak egingo duen kostuen murrizketak.