Ekonomia -

ENPLEGUA

ArcelorMittalek aldi baterako lan-erregulazioa adostu du sei hilabeterako, tartean Etxebarri eta Lesakarako

Aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak Gijon, Aviles, Sagunto, Etxebarri eta Lesakako 7.000 langile ingururi eragingo die.

ArcelorMittal enpresak Etxebarrin duen lantegia. Artxiboko irudia: EITB Media
ArcelorMittal enpresak Etxebarrin duen lantegia. Artxiboko irudia: EITB Media
ArcelorMittal enpresak Etxebarrin duen lantegia. Artxiboko irudia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ArcelorMittaleko zuzendaritzak eta sindikatuek sei hilabete iraungo duen aldi baterako lan-erregulazioko espedientea adostu dute, tartean Etxebarriko eta Lesakako lantegietarako.

Neurriak Gijon, Aviles, Sagunto, Etxebarri eta Lesakako lantegietako 7.000 langileri eragingo die. 

Sindikatuetako iturriek adierazi dutenez, soldata gordinaren % 90, aparteko ordainsariak eta oporrak mantenduko zaizkie kaltetutako langileei.

Gijongo lantegiko A labe garaian izandako sutearen ondorioz, instalazioak gelditu behar izan dituzte, eta horregatik erabaki dute aldi baterako lan-erregulazioko espedientea aplikatzea langile guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Albisteak Nafarroa Lana albisteak ABEEE Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebarri