Ekonomia -

Langabezia

Langabe kopuruak behera egin du azaroan, EAEko langabezia 2009ko urtarriletik kopuru txikienean utzita

Zehazki, 1.034 pertsonak topatu dute enplegua hilabete honetan. Nafarroan, aldiz, apur bat (% 0,70) gora egin dute datuek. Guztira, 142.203 pertsona daude lan gabe Hego Euskal Herrian.

EAEko langabeziaren bilakaera urtea hasi zenetik. Grafikoa: EITB Media
EAEko langabeziaren bilakaera urtea hasi zenetik.
EAEko langabeziaren bilakaera urtea hasi zenetik. Grafikoa: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langabe kopuruak behera egin du azaroan, zehazki, 1.034 pertsonak topatu dute enplegua (% 0,93 jaitsiera, urriarekin alderatuta), eta horrenbestez, langabezia 2009ko urtarriletik kopuru txikienean geratu da: 110.710 langabe.

Ifrentzuan, Nafarroako langabeziak igoera txikia, % 0,70koa, izan du, eta 218 pertsonatan hazi da langabe kopurua. Nolanahi ere, eta Espainiako Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak emandako datuen arabera, aurtengo azaroko langabezia iazko epe berean baino % 0,66 txikiagoa da (209 pertsona gehiago zeuden lan barik). 

Guztira, 142 203 langabe daude Hego Euskal Herrian. Lurraldeka, Araban jaitsi da gehien langabezia (% 1,65); ondoren dator Bizkaia (% 0,95), eta azkenik, Gipuzkoa (% 0,39ko beherakadarekin). Aipatu bezala, langabeziak gora egin du Nafarroan, gutxi bada ere (% 0,70). 

Espainiako Estatuan ere behera egin du langabeziak, eta  33.512 pertsonak aurkitu dute enplegua. Hortaz, 2.881.380 lagun daude lan barik, 2007tik hilabete honetan izandako daturik txikiena. 

Kontratazio mugagabeak, gora EAEn

Halaber, nabarmentzekoa da kontratazio mugagabeak izandako joera positiboa EAEn. Azken hilabeteetako joerari eutsi zaio, eta kontratazio mugagabea guztizkoaren % 25,3an dago. Azaroan 65.068 kontratu berri sinatu ziren, eta horietatik, 16.447 mota horretakoak. 2021eko azaroari dagokionez, lan-erreformaren ondoren kontratazioak egonkortu egin diren arren eta, beraz, guztizko bolumena murriztu den arren, kontratu mugagabeak % 52 gehitu dira.

EAEko langabeziak emakume aurpegia du gehienbat, 63.599 andrazko baitaude lan barik. Dena dela, azaroan emakumezkoen artean gizonezkoen artean baino gehiago jaitsi da langabezia: 721 andrazkok topatu dute enplegua, eta 323 gizonezkok. 

Sektoreka, zerbitzu sektoreak izan du eboluzio onera, eta arlo horretan 1.030 langabe gutxiago daude. Ondoren, industria ageri da, 234 langabe gutxiagorekin. 

Gizarte Segurantzan afiliatutakoei dagokienez, gora egin du azaroan (3.565 pertsonak eman dute izena Euskadin), urrian baino % 0,36. 

EAEko ganberan Ekain Rico PSE-EEko legebiltzarkideak egindako galdera bati erantzunez, Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak azpimarratu du azaroko datuak "oso onak" direla (hilabete gorabeheratsua izan ohi da): 

Langabezia datuak ''oso onak'' direla nabarmendu du Idoia Mendiak
Langabezia datuak ''oso onak'' direla nabarmendu du Idoia Mendiak
Langabezia datuak ''oso onak'' direla nabarmendu du Idoia Mendiak

Bestalde, Carmen Maeztu Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilariak esan du Gizarte Segurantzan izena emandakoen artean "marka historikoa" erdietsi dela azaroan, 303.285 pertsona zenbatu baitituzte. Beraz, langabezia % 0,70 igo den arren, "egoera positiboa" dela azpimarratu du. 

Langabezia igo arren, Nafarroako lan merkatuaren ''egoera positiboa'' da, Maezturen arabera
Langabezia igo arren, Nafarroako lan merkatuaren ''egoera positiboa'' da, Maezturen arabera
Langabezia igo arren, Nafarroako lan merkatuaren ''egoera positiboa'' da, Maezturen arabera

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Lanbide Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak