Ekonomia -

Greba eguna

Hezkuntzako grebetarako Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak

Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa arbuiatu eta eskola "publiko, euskaldun eta propio" baten alde egitea helburu, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek greba deitu dute euskal hezkuntza publikoan, azaroaren 30ean eta abenduaren 14an.

Artxiboko irudian, ikastetxe bateko kanpoaldea. Argazkia: EFE.
Artxiboko irudian, ikastetxe bateko kanpoaldea. Argazkia: EFE.
Artxiboko irudian, ikastetxe bateko kanpoaldea. Argazkia: EFE.

ETB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa arbuiatu eta eskola "publiko, euskaldun eta propio" baten alde egitea helburu, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek greba dute deituta, euskal hezkuntza publikoan, azaroaren 30erako eta abenduaren 14rako. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu.

"Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sailaren unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoen eta euskal autonomia erkidegoko Haurreskolak partzuergoaren haur eskolen sistemaren esparruan" eragina duen grebarako, Lan eta Enplegu Sailak honakoa ebatzi du, lehenengo: "Egoitzetara sartzeko kontrola bermatzeko, grebak eragindako ikastetxe guztietan, ikastetxe bakoitzean eta atxikitako eraikin bakoitzean, zuzendaritza taldeko kide bat" egongo dela, "eta mendekoen kidegoko langile bat goizeko txandarako, eta beste bat arratsaldeko txandarako, halakorik bada".

Haurreskolak Partzuergoan, haur eskoletara sartzeko kontrola bermatzeko, ikastetxe bakoitzeko koordinatzaile bat edo haren ordezkoa izango da, eta babesa eta osasuna bermatzeko, honako hauek gehituko zaizkie: irakasle bat hezkuntza etapa bakoitzeko (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa).

Horrez gain, Haur Hezkuntzako 1. eta 2. zikloko (Haurreskolak barne) eta Lehen Hezkuntzako etapetan, irakasle bat gaineratu beharko da etapa bakoitzean matrikulatutako 100 ikasleko (200 ikasletik gora, beste bat irakasle, eta horrela jardungo da etapa bakoitzean, 100 ikasleko muga gainditzen den bakoitzean).

Azkenik, Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan edo Hezkuntza Bereziko gela egonkorretan, ikasgeletako ohiko langileen % 50 ibiliko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa bideoak Ekonomia Gaurko titularrak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Lan gatazkak azken ordukoa