09:04

Ekonomia

KPI

KPIa % 8,7an kokatu da maiatzean, aurreko hilean baino apur bat gorago

Mikel Dominguez | EITB Media

Azpiko inflazioaren datu aurreratua ere igo da Espainiar estatuan, apirileko igoerarekin konparatuta: % 4,9 igo dira prezioak azken urtean, energia eta prestatu gabeko elikagaiak kontuan izan gabe. 1995eko urritik izan den tasarik altuena da.

  • Supermerkatu baten irudia.

    Supermerkatu baten irudia. Argazkia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontsumo Prezioen Indize (KPI) aurreratuaren adierazleak 0,4 puntu egin du gora azken hilabetean, eta %8,7an kokatu da. Kontsumorako Prezioen Indize (KPI) aurreratua % 8,7 izan da maiatzean, hau da, apirilekoa baino lau hamarren handiagoa. Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, beraz, prezioak, oro har, % 8,7 igo dira azken urtean. Apirileko urteko eboluzioa % 8,3 izan zen; beraz, adierazlea lau hamarren igo da.

Inflazio handia, beste behin ere, erregaien, elikagaien eta edari ez-alkoholdunen prezio altuek markatu dute, iazko maiatzean baino gehiago igo baitira. Elektrizitatearen prezioaren igoera 2021eko maiatzean erregistratutakoa baino txikiagoa da, eta horrek zertxobait leuntzen du KPI orokorraren datua. 2022 hasieran % 10etik oso gertu egon zen.

Azken hilabeteko bilakaerari dagokionez, apirilean prezioak % 0,2 jaitsi ondoren, maiatzean 0,8 igo dira, otsailean bezala, baina martxoko zenbaki altutik ( % 3) urrunago.

Produktu energetikoak eta prestatu gabeko elikagaiak kontuan hartzen ez dituen azpiko KPIaren kasuan, puntu erdi igo da apirilarekin alderatuta: maiatzean % 4,9an kokatu da. Hori 1995eko urritik izan den tasarik altuena da.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena