Ekonomia -

MANIFESTAZIOAK

Pentsioen murrizketen kontra eta lan-erreforma indargabetzearen alde manifestazioak deitu ditu ELAk gaurko

"Ez gaitzazue Madrilen saldu. Sarraskiari STOP; pentsioen murrizketarik ez. Lan-erreformak derogatu" lelopean garatuko dira manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean.

Lan erreformak bertan behera uzteko eskatuz martxoan Bilbon egindako bilkura. Argazkia: EITB Media
Lan erreformak bertan behera uzteko eskatuz martxoan Bilbon egindako bilkura. Argazkia: EITB Media
Lan erreformak bertan behera uzteko eskatuz martxoan Bilbon egindako bilkura. Argazkia: EITB Media

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk lau manifestazio deitu ditu gaur goizean, 11:30etik aurrera, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, 'Ez gaitzazue Madrilen saldu. Sarraskiari STOP; pentsioen murrizketarik ez. Lan-erreformak derogatu' lelopean.

"langile klasea mobilizatzea eta alderdi politikoak presionatzea" da helburua, "EAJ, EH Bildu eta Podemos, zehazki, konpromisoa har dezaten pentsioetan murrizketarik ez onartzeko eta lan-erreforma indargabetzea eskatzeko". Izan ere, "lan-erreforma berriak Zapaterok 2010ean eta Rajoik 2012an ezarri zituzten elementurik kaltegarrienak mantentzea" aurreikusten duela uste du sindikatu abertzaleak. 

ELAk gogorarazi du erreforma horiek Kongresuan gehiengoz onartu behar direla eta "gaur egun gobernagarritasun bloke izeneko alderdi independentista eta nazionalisten multzo horrek pentsioen murrizketak eragotzi eta lan-erreforma baldintzatu" dezakeela. "Zoritxarrez, erabaki horiek oraindik Madrilen onartzen" badira ere, "Euskal Herritik erreforma horiek baldintzatu" daitezkeela uste dute baina "kezkagarria" deritzote "alderdi horiek hain erreforma larrien aurrean erakutsi duten isiltasunari". 

Erreforma hauen edukia, norabidea eta onartzeko datak zeintzuk izango diren jakitea "ezinbestekoa" dela uste du ELAk. Hala, ahal duen guztia egingo duela horiek baldintzatzeko jakinarazi du, greba orokorra deitzea, tartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan Erreformaren Legea EAJ-PNV Bilbo Donostia Iruñea Herriak eta Hiriak ELA Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia EH Bildu Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Sindikatuak Pentsioak