Ekonomia -

Pintxosteguna

Iruñeko alde zaharreko ostalari gehienek tabernak itxi dituzte 18:00etan

Iruñeko alde zaharreko taberna bateko arduradunak ostiralean jipoia jaso zuen. Ostalaria 22:00ak aldera eraman zuten ospitalera, hainbat gaztek tabernan izandako istilu batengatik jipoitu ostean.

Iruñeko alde zaharreko hainbat ostalarik tabernak itxi dituzte 18:00etan. Irudia: Euskadi Irratia
Iruñeko alde zaharreko hainbat ostalarik tabernak itxi dituzte 18:00etan. Irudia: Euskadi Irratia
Iruñeko alde zaharreko hainbat ostalarik tabernak itxi dituzte 18:00etan. Irudia: Euskadi Irratia

1:23

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko alde zaharreko ostalari gehienek euren establezimenduak itxi dituzte ostegun honetan, 18:00etatik aurrera, "juevintxo" deritzon egunean auzoko kaleetan gertatzen den "kontrolik eza" salatzeko.

"Babes ezagatik eta erasoengatik itxita", "Erasoengatik eta beldurragatik itxita", "Erasoengatik eta bandalismoagatik itxita" edo "Erasoengatik eta segurtasun faltagatik itxita" bezalako mezuak zintzilikatu dituzte tabernetako pertsianetan.

"Edalontzia bete duen tanta", Juan Carlos Oroz Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteko bozeramaileak Efe albiste-agentziari azaldu zionez, Iruñeko alde zaharreko taberna bateko arduradunak ostiralean jaso zuen jipoia izan da.

Ostalaria 22:00ak aldera eraman zuten ospitalera, hainbat gaztek tabernan izandako istilu batengatik jipoitu ostean. Udaltzaingoa gertaera ikertzen ari da.

Itziarrek, Don Lluis tabernako zerbitzariaren, Toñoren (biktima), emazteak, eta Cristina zerbitzariak gertatutakoa azaldu dute Radio Euskadiko 'Boulevard' irratsaioan. 40 urtetan antzekorik ez dute bizi. "Neurririk gabeko hiru ostegun izan dira", salatu dute.

"Uztailak 6 ematen du, kaleko jendetza ikusita", azpimarratu dute. Aspaldi honetan, "giroan urduritasuna" nabaritzen dela uste dute zerbitzariek. Bi ostalariek azaldu dutenez, gazteak "17:00etarako mozkor daude dagoeneko", eta ordurako irainak eta borrokaldiak hasten dira.

Iruñean, ostegunetako arratsalde-gauean "juevintxo" delakoa ematen zen covid-19a baino lehen. Ostalariek kalitatezko ardo bat eta pintxo bat eskaintzen zituzten, bi eurotan, eta horrek egun horretan ostalaritzako lokaletara joateko ohitura sortu zuen hirian.

Hainbat bezeroren errespetu falta salatu dute Iruñeko Alde Zaharreko tabernariek
Hainbat bezeroren errespetu falta salatu dute Iruñeko Alde Zaharreko tabernariek
Hainbat bezeroren errespetu falta salatu dute Iruñeko Alde Zaharreko tabernariek

Baina orain "ostalariek ez dute jendea erakartzeko ekitaldirik egiten, inork ez du egiten", adierazi du Orozek, eta deitoratu du "hitz hori erabiltzen jarraitzen dutela eta nolabait seinalatuak sentitzen garela, gu jendetzari deituko liokeen ekitaldi bat sortzen ariko bagina bezala, eta hori errealitatetik urrun dago".

Gazteak alde zaharrera joaten dira "ostegunetan irteteko ohitura hartu dutelako" eta "giroa beraiek sortzen dute kaleetan, batez ere botiloiarekin, eta guk ezin dugu hori kontrolatu".

Aipatu duenez, itxiera ez du elkarte batek antolatu, San Nikolas kaleko ostalarien artean sortu da, bertan baitago erasoa jasan duen ostalariaren establezimendua, eta beste zonalde batzuetako lokalak atxiki zaizkio.

Helburua "kaleetan dagoen kontrolik eza eta segurtasun falta salatzea da. Nahikoa da esatea erabaki dugu eta honaino iritsi gara".

Anapeh elkarteak eta Asbanak protesta babestu dute. Ordutegiak luzatzea, barran kontsumoa baimentzea eta gaueko aisialdia hiriko beste zonalde batzuetara zabaltzea proposatu dute, hiriko toki batzuetan jendetzak saihesteko.

"Kanpoaldean jokabide guztiak onartzea, eta behin etxeratzeko agindua bukatuta, ostalaritzari ohiko ordutegiak berreskuratzeko aukerarik ez ematea ez dugu ulertzen, bereziki gaueko aisialdiari, diskoteka eta taberna bereziei dagokionean", ziurtatu dute elkarteek.

Neurriak malgutzearekin batera pertsonak hiriko zonalde ezberdinetan sakabanatuko liratekeela uste dute ostalariek, taberna gehiagotan, alegia, "arazoak sortzen dituzten jende pilaketak saihestuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Salaketak bideoak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Tabernak gaur Iruñeko Alde Zaharreko azken ordukoa Gazteak azken ordukoa