Ekonomia -
Deialdia
Abuztuaren 23an manifestazioa egingo dute Bilbon, pentsio sistema publiko "kaudimenduna" aldarrikatzeko
Era berean, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari bilera eskatuko diote berriro. Abuztuko lehen hiru astelehenetan ez dituzte ohiko elkarretaratzeak egingo.
Agentziak | EiTB Media
Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa deitu du abuztuaren 23rako Bilbon, pentsioen sistema publiko "kaudimenduna" aldarrikatzeko eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari bilera bat eskatzeko.
Ohar batean jakitera eman dutenez, abuztuko lehen hiru astelehenetan ez dituzte ohiko elkarretaratzeak egingo Bilboko udaletxearen aurrean, ezta gainerako herri bizkaitarretan ere, "Balmasedan, Portugaleten eta beste herriren batean salbu".
Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa deitu du abuztuaren 23rako Bilbon, Bizkaiko hiriburuaren 'ez festen' lehen astelehenean, hain zuzen ere.
"Pentsioak murrizteko neurri berriren bat hartuz gero" mobilizazioan salatu eta Pedro Sanchez Espainiako gobernubururekin biltzeko eskaera berriz egingo dute.
Mobilizazioei "eustearen garrantziaz" ohartarazi dute, "pentsio publiko eta duinak lortzeko, gaurko zein etorkizunerako, pentsioen sistema publiko kaudimendun batek bermaturik".