Ekonomia -

Alokairua

Gazteen emantzipazioa sustatzeko oinarrizko errenta bat sortzea baztertu du Ganberak

Horren ordez, EAJren eta PSE-EEren zuzenketa bat onartu dute: Jaurlaritzari eskatzen zaio Gaztelagun programa bultzatzen jarraitzeko, 18-35 urteko gazteei alokairurako laguntzak emanez.

Eusko Legebiltzarra, EFEren artxiboko argazki batean.
Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarra, EFEren artxiboko argazki batean.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 eta 23 urte bitarteko gazteen emantzipaziorako oinarrizko errenta proiektu pilotu bat sortzea baztertu du gaur Eusko Legebiltzarrak. 

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek batera aurkeztutako mozioa da Ganberak eztabaidatu duena. Proposamena, baina, ez da aurrera atea bi koalizioen babesa baino ez duelako izan.

Gazteek alokairuzko etxebizitza bat topatzeko dituzten zailtasunak ikusita, adin tarte horri zuzendutako proiektu pilotu bat martxan jartzea proposatzen zuten taldeok.

Horren ordez, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako zuzenketa bat onartu du Legebiltzarraren gehiengoak. Bertan Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio Gaztelagun programa garatzen eta bultzatzen jarraitzea, "sarbide baldintzak malgututa" eta "alternatiba berrizaleak" proposatuta. Gaztelagun 18-35 urteko gazteei alokairua ordaintzen laguntzeko programa da.

Jaurlaritza osatzen duten taldeek babesarekin onartu da zuzenketa. Elkarrekin Podemos-IU eta PP+Cs abstenitu dira, eta EH Bilduk eta Voxek kontra bozkatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Ekonomia EH Bildu PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Gazteak Etxebizitza