Ekonomia -

Krisia

Kontratazioek behera eta aldi baterako lan erregulazio txostenek gora, EAEn

Ekoizpen industrialak, baina, soilik % 3,9ko beherakada izan zuen urtarrilean aurreko urtearen aldean, pandemia hasi aurreko hilabetearen aldean.

Langile bat arrandegian. Argazkia: Efe
Langile bat arrandegian. Argazkia: Efe
Langile bat arrandegian. Argazkia: Efe

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteko lehenengo bi hilabeteetan nabarmen jaitsi da kontratazio kopurua, eta gora egin du Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostenen eraginpean dauden pertsonen zenbatekoa EAEn, Lan Harremanen Kontseiluak kaleratutako azterketa batean agertzen denez.

Iragan urtarrilean ekoizpen industriala % 3,9 bakarrik jaitsi zen arren, 2020ko hilabete beraren aldean (pandemiaren aurretik), 2021eko lehenengo bi hilabeteetan izenpetutako kontratuen kopuruak % 27ko beherakada izan du iazko epe beraren aldean.

Gainera, handia da Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostenen eraginpean jarraitzen duten langileen kopurua, eta urtarrilean eta otsailean 6.984 pertsonari eragiten dien 762 txosten gehiago aurkeztu dituzte.

Horiek batuta, nabarmen hazi da neurri horretan sartuta daudenen kopurua, 38.783ra iristeraino.

Lan-harremanei dagokienez, aurten langileen % 27,2 soilik hasi da urtea indarrean dagoen lan-hitzarmenarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak