Ekonomia -

ETXEBIZITZAK

Etxebizitzen prezioak % 4,2 egin du behera EAEn eta % 12,6 Nafarroan martxotik

EAE jaitsiera txikiena izan duen bigarren erkidegoa da. Nafarroa, aldiz, jaitsiera handiena izan duen bigarrena da.

Etxebizitzak. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Etxebizitzak.
Etxebizitzak. EITBren bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza berrien eta erabilien batez besteko prezioa % 4,2 jaitsi da EAEn, eta % 12,6 Nafarroan, martxoan osasun krisia hasi zenetik, Tinsa tasazio elkartearen estatistikaren arabera.

Horrela, EAE da prezioen jaitsiera txikiena izan duen bigarren erkidegoa, Balear Uharteen atzetik (-% 3) eta Asturiasen aurretik (-% 4,9). Etxebizitzaren batez besteko prezioa 2.041 eurokoa da metro koadroko, Estatuko altuena.

Nafarroako etxebizitzen prezioa % 12.6 jaitsi da martxotik, bigarren lekuan kokatuta; Errioxak bakarrik aurreratu du, % 15,9ko jaitsierarekin.

Tinsak laugarren hiruhilekoko prezioen bilakaera ere aztertu du eta honek ere behera egin du (2019ko prezioekin alderatuz) EAEn ( % 6,8) eta Nafarroan (% 8,8).

EAEko lurraldeka, prezioak Araban jaitsi dira gehien (-% 11,8), Bizkaian (-% 8,8) eta Gipuzkoan (-% 2,4).

Hiriburuei dagokienez, Bilbon eta Gasteizen prezioak % 2,3 eta % 0,8 jaitsi dira. Donostian, aldiz, prezioak % 1,4 egin du gora.

Horrela, Donostia hiribururik garestiena da (3.518 € / m2), Bartzelona (3.160 € / m2) eta Madril (2.830 € / m2) atzetik dituela. Gipuzkoa ere probintziarik garestiena da (2.408 € / m2); atzetik Balear Uharteak (2.232 € / m2), Madril (2.181 € / m2) eta Bartzelona (2.072 € / m2) daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Etxebizitza