Ekonomia -
koronabirusa
Euskadik 152 milioi euro jasoko ditu Ogasun Ministerioko COVID Funtsetik
Nafarroak, bestalde, 57 milioi hartuko ditu. Dirutza zehazteko osasun baremo batzuk kontuan hartu ditu Ministerioak, hala nola, ZIUetako ospitaleratzeak, egindako PCR kopuruak...
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 152 milioi euro jasoko ditu Espainiako Gobernuko Ogasun Ministerioak erkidegoen artean banatzen duen COVID Funtsetik. Nafarroak, bestalde, 57 milioi euro hartuko ditu.
Erkidego bakoitzari dagokion dirutza kalkulatzeko hainbat osasun baremo hartu ditu kontuan Ministerioak. Hala nola, ZIUetako ospitaleratzeak (% 25), erietxean dagoen gaixo kopurua (% 20), egindako PCR probak (% 10) eta babestutako herritarren portzentajea (% 45). Erkidegoek urriaren 31n bildutako datuekin kalkulatu dituzte.
Ordainketa horrekin COVID Funtsak aurreikusitako 16 000 milioi euroen banaketa bukatuko dut Espainiako Ogasun Ministerioak. Bigarren banaketa honetan 3.000 miloi zeuden aurreikusita, eta beste 5.000 milioi, jardun ekonomikoren jaitsiera konpentsatzeko.
Dena dela, EAEk eta Nafarroak ez dute bigarren sorta horretatik dirurik jasoko, biek ala biek sistema fiskal propioa dutelako.
Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur kaleratu ditu diru kopuru horiek banatzeko agindu ministerialak: 3.000 milioiko partida datozen egunetan banatuko da, eta 5.000koa, abenduan. Uztailean egin zuen Ogasunak lehen diru banaketa (6.000 milioi), eta irailean, hezkuntza alorrari zegozkion 2.000 milioi euroena.