Ekonomia -

Eusko Legebiltzarra

Ostalariek Jaurlaritzaren 'inprobisazioa' salatu eta laguntza zuzenak eskatu dituzte

Ixtera behartuz gero, autonomoek lanbide arteko gutxieneko soldata eta autonomoen gutxieneko kuota jasotzea eskatzen dute.

Taberna baten bezeroak kafea eramateko eskatzen. Argazkia: Efe
Taberna baten bezeroak kafea eramateko eskatzen. Argazkia: Efe
Taberna baten bezeroak kafea eramateko eskatzen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ostalarien elkarteek Eusko Jaurlaritzak COVID-19ari aurre egiteko hartu dituen neurrien (tartean, ostalaritza establezimenduen itxiera) "inprobisazioa" kritikatu dute. Jaurlaritzak iragarri dituen laguntzak "gutxiegi" direla iritzi ostean, laguntza zuzenak eskatu dituzte bigarren deseskalatzeari aurre egiteko eta, erabat ixtera behartuz gero, autonomoek lanbide arteko gutxieneko soldata eta autonomoen gutxieneko kuota jasotzea proposatu dute.

Eusko Legebiltzarreko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Batzordeak Kutxiko Taskeroak, Gipuzkoako SOS Ostalaritza Elkartea eta Bizkaiko Tabernarien Elkartea hartu ditu gaur ostalaritzak bizi duen egoeraren berri izateko.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ostalarien izenean, elkarte horiek azpimarratu dute egoera berrira egokitu direla eta neurriak ezarri dituztela eguneroko jardueran, neurriak bete ahal izateko lokaletan "inbertsio handiak" eginez.

"Egokitu egin behar izan gara lan egiteko modu berrira, bezero gutxiagorekin, baina lan karga askoz handiagoarekin. Arduraz jokatu dugu, horregatik, ez zaigu justua iruditzen jopuntuan ostalaritza jartzea", kritikatu du.

Horren harira, salatu du "ardura eta errua" egotzi dietela, eta "kutsatzeen % 95aren jatorria ezezaguna izan arren, muturreko neurriak" soilik sektore horretan hartzen direla. Era berean, maila horretako erabakiak hartzeko, sektorearen itxiera tarteko, "egitasmo oso bat" eduki behar dela eta, horren ordez, "inprobisazio hutsa" ikusi dutela uste dute.

Laguntzak

Eusko Jaurlaritzak azaroko itxialdirako iragarritako azken laguntzei dagokienez, 30 milioi euroak "gutxiegi" direla iritzi diote, lehenengo hilabetera mugatuz gero balio dezaketelako, baina neurria luzatuz gero, laguntza zuzen gehiago aurreikusi ote diren galdetu dute.

Azpimarratu dutenez, ostalaritza elkarteen txosten batean kalkulatu zuten sektoreak 200 milioi euro galdu zituela urteko lehenengo itxialdian. "Beraz, urria da Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen laguntza", berretsi dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Tabernak Koronabirusa Dirulaguntzak