Ekonomia -

Koronabirusa

Gasteizko Mercedes lantegian hiru txandatan arituko dira gaurtik aurrera

Lantegiak apirilaren 27an ekin zion jarduerari modu mailakatuan, martxoaren 16tik koronabirusaren pandemia dela-eta geldirik egon ostean.

Gasteizko Mercedes-Benzeko lantegia. Argazkia: EFE.
Gasteizko Mercedes-Benzeko lantegia
Gasteizko Mercedes-Benzeko lantegia. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak, Euskadiko enpresa handienak (5.000 langile ditu), astelehen honetan ekingo die berriro goizeko, arratsaldeko eta gaueko hiru lan-txandei.

Lantegiak apirilaren 27an ekin zion modu mailakatuan jarduerari, langileen heren bat baino gehiagorekin eta txanda bakarrarekin, martxoaren 16tik koronabirusaren pandemia dela-eta geldirik egon ostean.

Orain, zuzendaritzak jakinarazi du astelehenetik aurrera lantegiak bere jarduera produktiboarekin jarraituko duela goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan.

"Berrabiaraztearen lehen hiru aste horietan izandako esperientzia aztertu ostean, txandak eta horietako bakoitza bi zatitan banatzeko denbora kontuan hartuta, ondorioztatu da txanda bakoitzeko langileek aldageletan eta fabrikako sarreretan eta irteeretan bat ez egiteko modurik onena txanda bakoitzean langileak ordutegi bakarrera itzultzea dela, etenaldiak banatuz, eta garbitzeko behar duten denbora gehituz", argudiatu du.

Horrez gain, langile guztiek berriro fitxatu behar dute.

Prozesu horretan, 2 metroko distantzia zaindu beharko da pertsonen artean eta une oro maskara eraman beharko da.

Autobusen ordutegiak lan-eredu berrira egokituko dituztela ere jakinarazi du enpresak.

Mercedeseko zuzendaritzaren arabera, hau posible izan da "garai latzetan" langileek izan duten "jarraitutasunari eta jarrera egokiari esker".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Lana Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Mercedes Benz Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin? Industria sektorea gaur Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan