Ekonomia -

Koronabirusa

Nola eskatu autonomoentzako eta enpresaburu indibidualentzako Lanbideren laguntza

Lanbidek 3.000 eurorainoko laguntzak eskaintzen dizkie alarma-egoeragatik jarduera etenda duten norberaren konturako langileei eta langile autonomoei.

Denda bat, artxiboko irudian. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Denda bat, artxiboko irudian
Denda bat, artxiboko irudian. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 3.000 eurorainoko laguntzak eskaintzen dizkie COVID-19 gaitzaren pandemiak eragindako alarma-egoeragatik jarduera etenda duten norberaren konturako langileei eta langile autonomoei. Jarraian, laguntza hori nola eskatu zehaztuko dugu.

Nortzuek eskatu ahal dute?

Enpresaburu indibidual edo autonomoek, eta ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek.

Zenbatekoa da laguntza?

Onuradun bakoitzak, gehienez, 3.000 euroko laguntza jasoko du. Guztira, aurrekontuko zuzkidura 3 milioi eurokoa da.

Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten bazkideen kasuan, diru-laguntza ez da inola ere 3.000 euro baino handiagoa izango kide guztientzat. Formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer diru-laguntza dagokion kalkulatzeko: eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 3.000 euroei.

Zein gastu lagundu ahalko dira?

a) Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian norbere konturako langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak. Gastuak alarma-egoera bukatu ondoko bi hilabeteei dagozkienak izango dira, puntu honetakoak.

b) Negozio-lokalen errentamendua, betiere baldintza hauek betetzen badira: ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako eremu; ez egotea bigarren mailarainoko odol- edo ezkontza-ahaidetasunik lokalaren errentatzailearekin; eta ez izatea errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide. Coworking-espazioak deialditik kanpo geratzen dira. Puntu honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak 2020ko martxotik (hil hori barne) alarma-egoera bukatu ondoko bi hilabeteetara bitarteko aldiari dagozkionak izango dira

Zeharkako zergak ezin izango dira diruz lagundu, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu ahal badira.

Noiz arte eskatu ahal dira laguntzak?

2020ko irailaren 30era arte. Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, erabakitzeko dauden eskabideei ezezkoa emango zaie, eta hori guztia jakinaraziko da Lanbideren web orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Nola eskatu laguntza?

-Deskargatu eskabidea, hemen.

-Bete eskabidea, eta igo ezazu egoitza elektronikoaren bidez.

-Alta eman edo hirugarren interesdunaren datuak alda ditzakezu, formulario hau betez eta eskabidearekin batera entregatuz.

-Eskabidea egoitza elektroniko bidez egiteko beharrezko bitarteko elektronikorik ez baduzu, web-formulario honi erantsi ahalko diozu, bete ondoren.

-Zerbitzu Zentralean eta Lanbideren enplegu-bulegotan herritarrei aurrez aurre ematen zaien arreta kendu egin dute, alarma-egoeragatik. Eskatzaileak ez badauzka beharrezko diren bitarteko elektronikoak, aukera izango du eskabidea aurkezteko dagokion erregistro elektronikoan, Correoseko bulegoetan (arauak zehaztutako moduan), Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan, eta erregistroak egiteko laguntza-bulegoetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak argazkiak Lanbide berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur Alarma-egoeraren amaiera Laguntza publikoak