Ekonomia -

Koronabirusa

Euskal merkataritzak "baztertuta" dagoela uste du, Euskaldendaken esanetan

Euskadiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioak, halaber, laguntzak eskatzeko Lanbidek abiatutako web orriaren kolapsoa gaitzetsi du.

Hainbat merkatarita-lokal itxita, Bilboko kale batean. Argazkia: EFE.
Hainbat merkatarita-lokal itxita, Bilboko kale batean
Hainbat merkatarita-lokal itxita, Bilboko kale batean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaldendakek, alegia, Euskadiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioak, "haserrea" agertu dio Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuari, koronabirusaren harira ezarritako jarduera-itxierak eragin dien autonomoentzako ezohiko laguntzetarako abiatutako operatiboagatik; halaber, salatu du laguntzak eskatzeko sistema lau orduz izan zela "kolapsatuta", eskaera-epea hasi zenetik, eta jakinarazi du sektoreak uste duela "baztertuta" dagoela.

Ohar batean, Euskaldendakek jakitera eman du txostena helarazi diola Beatriz Artolazabal sailburuari; txosten horren abiapuntua apirilaren 7an bidalitako beste agiri bat izan da. Sailburuari esan diotenez, "aipatutako laguntzen dinamika hobetu ahal da; laguntzaren kopurua txikia da, eta, hortaz, balizko onuradunak arrapaladan sartu ziren, denak batera; laguntza hori, aurreko txostenean zehaztu genuenez, oso labur geratzen da".

Lanbideren web orriaren kolapsoaren gainean, Euskaldendakek adierazi du hutsegitea "aurreikusteko modukoa" zela: "Gehienez, laguntza horrek kaltetutako hogeita hamar pertsonetatik bati emango dio erantzuna; soilik merkataritzan eta ostalaritzan, 35.000 autonomo baino gehiago daude kaltetuta". Kolapso eragileaz gain, "egin behar zen kudeaketa eragilearen gaineko informaziorik eza ere izan da; gainera, asteazken arratsaldean aldaketak egin zituzten, kudeaketa horretan, eta horren gaineko informaziorik ez zen izan".

Euren kontura lan egiten duten 65.000 herritarrek baino gehiagok zuten jarduera etenda, apirilaren 7an

Euskaldendakek gogora ekarri duenez, besteak beste lehendakariari eta Artolazabal sailburuari esan zieten "euren kontura lan egiten duten 65.000 herritarrek baino gehiagok zutela, apirilaren 7an, jarduera etenda". Hori dela eta, "gizarte-motako arazoa sortzen ari zelakoan, hainbat aldaketa proposatu ziren, Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren kudeaketan, horrek automatizazio puntuala izateko, aurrekontu-gaikuntzari ez baitu behar".

Ostegun honetako txostenean, Konfederazioak jaso du "laguntzaren helburua ezeztatzen duten hainbat arlo" daudela; hala nola, onuradunak sozietate-autonomoak edo merkataritza-lokaletako jabeak izateko beharra. Horrek laguntza aldatzera eta kontu-saila handitzera behartzen du.

Puntu horretan, Euskaldendakek berretsi du bere burua eskaintzen duela "politika horiek zehazten laguntzeko"; sektorea ondo ezagutzen duenez, Konfederazioak "eragina handiagoa eta hobea" izan lezake.

Azkenik, eskatu dio Lanbideri "saihesteko kolapso eta informazio oker gehiagorik egotea; duela egun batzuk, iragarri zuten Lanbiden izena eman behar zela, aldi baterako lan-erregulazioagatik dirua jasotzeko, baina informazio hori ez zen zuzena; dena den, ziurtasunik eza sortu zuen sektorean, eta tartean zeuden langileengan". 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gaixotasunak Lanbide bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Merkataritza albisteak gaur Koronabirusa