Ekonomia -
Gora egin du
Aldi baterako lan-erregulazioek ia 140.000 langileri eragiten diete Euskadin
Enpresek aurkeztutako aldi baterako lan-erregulazio planak gero eta gehiago dira, eta martxoaren 31n jasotako datuen arabera, 139.220 langileri eragiten diete Euskal Autonomia Erkidegoan.
Agentiak | Erredakzioa
Aldi baterako lan-erregulazioek 139.220 langileri eragiten diete Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Lan eta Justizia Sailak astearte honetan jakinarazi duenez. Martxoaren 31n, bezperan (martxoak 30) baino 6.502 langile gehiagori eragiten die.
Koronabirusaren pandemia gelditzeko alarma egoera dekretatu zenetik, beste behin gora egin du Euskadin erregistratu diren aldi baterako lan-erregulazioen zifrak; martxoaren 30ean 19.110 pertsonari eragiten zieten, eta, martxoaren 31n 20.151 pertsonari eragiten diete.
Lurraldeka, Bizkaian 10.503 aldi baterako lan-erregulazio erregistratu dira, 66.687 eragiten dietelarik. Gipuzkoan, 6.762 aldi baterako lan-erregulazio erregistratu dira, eta eragiten dieten pertsonen kopurua 44.186koa da. Araban, 2.886 aldi baterako lan-erregulazio erregistratu dira, 28.347 langileri eragiten dietelarik.