Ekonomia -

LIFE Urban Klima proiektua

Euskadik klima aldaketara egokitzeko 40 proiektu eta ekintza abiaraziko ditu

Gainera, Euskadin klima aldaketarekin zerikusia duten datu eta informazio guztiak koordinatzeko zentro bat sortuko dute, Life Integrado Urban Klima 2050 proiektuaren barruan.

Bakioko hondartza urez estalita. Argazkia: Jabi Sarriugarte
Bakioko hondartza urez estalita
Bakioko hondartza urez estalita. Argazkia: Jabi Sarriugarte

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urban Klima 2050 proiektuak EAEko lurraldea "eraldatuko" du, eta, horretarako, klima-aldaketara egokitzeko 40 proiektu eta ekintza koordinatuko ditu proiektuak irauten duen sei urteetan. Gainera, Euskadiko Klima Aldaketaren 2050erako Estrategiaren hedapen eraginkorra erraztuko du. Estrategia horren helburu nagusia da 2030erako berotegi-efektuko gasak % 40 murriztea.

ngurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak Urban Klima 2050 Life proiektu integratua aurkeztu du gaur goizean Bilbon. Proiektu hori Euskadiko klima-ekintzaren alorrean datozen urteetan gauzatuko den proiektu nagusitzat hartzen da, eta berari esker 19,8 miloi euro inbertituko dira zuzenean klima-ekintzetan. Zenbateko horren % 51 Europar Batasunak finantzatuko ditu.

Ekintza konkretuen xede izango diren 40 proiektuak hiru eremutan daude zentratuta: kostaldea, ibaietako arroak eta hiri-eremuak. Esperientzia pilotuekin lan egingo da zazpi udalerritan eta Urdaibai, Debaberreneko kostalde eta Arabar Errioxako hiri-inguruko eremuetan. Gainera, Butroe, Oka, Ibaizabal, Deba, Urumea, Zadorra, Baia eta Ebro ibaietan proiektuak gauzatuko dira, haien arroetan edo haien bokaletan.

Aurreikusitako ekintzen artean, eremu degradatuak leheneratuko dira; bizikleta elektrikoen sare publikoak sortuko dira Araba eta Urdaibain; mahastien inausketaren hondakinak erabiliko dira Arabar Errioxan biomasa moduan erabiltzeko; naturan oinarritutako irtenbideak bilatuko dira hiru hiriburuetako hiri-eremuetarako; eraztun berde bat sortuko da Debabarrenean: sistema hidrotermal bat jarriko da Urdaibain; autokontsumoa sustatuko da Donostian; uholdeak eragozteko neurriak inplementatuko dira Bakio, Donostia eta Araban; eta Lagako hondartzaren leheneratze integrala bilatuko da. Gainera, zentro bat eratuko da Euskadiko klima-aldaketarekin zerikusia duten datu guztiak eta informazioa koordinatzeko.

Arriolak Europar Batasunak Life hori onartu izana nabarmendu du, izan ere, Europar Batasunak gehienez ere proiektu bat onartzen du deialdi, arlo eta herrialde bakoitzeko, eta "salbuespen gisa, Espainian klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko proiektuen arloan onartutako Life integratua egon arren, zehazki Nafarroan, Europar Batasunak Euskadik aurkeztutako proposamena onartu du", adierazi du Ingurumen sailburuak.

"Proiektu garrantzitsu hori aurrera eramango duen enpresa-partzuergoak 20 erakunde baino gehiago biltzen ditu, ezarritako helburuak lortzeko modu koordinatuan lan egingo dutenak. Horiek guztiek kaudimen eta eskarmentu handia dute klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta horren erakusgarri da 2025era arte arlo horretan egindako jarduera guztiek ia 20 milioi euroko inbertsio globala dutela", azpimarratu du Arriolak.

Kopuru horri beste 625 milioi euro gehituko zaizkio klima aldaketa egokitzeko eta arintzeko jarduketetan, ekimenean parte hartzen duten 20 erakunde bazkidek gauzatuta.

Proiektuaren gidaria Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailaren Ihobe sozietate publikoa izango da, eta bertan hogei bat erakundek parte hartuko dute, horien artean honako hauek: hiru foru aldundiek, Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Donostia/San Sebastián, Bakio, Bermeo, Gernika-Lumo eta Zarauzko udalek, Eusko Jaurlaritzako eta udaletako sozietate publiko batzuek, teknologia- eta ikerketa-zentro batzuek (AZTI, BC3, Neiker, Tecnalia eta Tecnun) eta Naturklima fundazioak.

Erronka nagusiak

Gaur aurkeztu den europar proiektuarekin, espero da Euskadiri klima-aldaketaren ondorioak arintzen lagunduko dioten zuzeneko neurriak proposatzea eta gauzatzea. Horri begira, sei dira planteatzen diren erronka nagusiak:

BIDEOA: Nola eragingo du klima aldaketak euskal kostaldean? 

Nola eragingo du klima aldaketak euskal kostaldean?
Nola eragingo du klima aldaketak euskal kostaldean?
Nola eragingo du klima aldaketak euskal kostaldean?

1:39

¿Qué futuro le espera a la costa vasca como consecuencia del cambio climático?
¿Qué futuro le espera a la costa vasca como consecuencia del cambio climático?
¿Qué futuro le espera a la costa vasca como consecuencia del cambio climático?

1:19
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Eusko Jaurlaritza EAE Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena azken ordukoa Euskadiko kutsadura Larrialdi klimatikoa albisteak