Ekonomia -

Lan-gatazka

Aldaketa gutxiko proposamena helarazi die patronalak Bizkaiko Metaleko sindikatuei

Sindikatuek patronalaren azken eskaintza aztertuko dute, baina beren aldarrikapenetatik "urrun" dagoela ohartarazi dute. Bi aldeak datorren astean bilduko dira berriro, negoziatzen jarraitzeko.

Metalgintzako langileek Bilbon egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Metalgintzako langileek Bilbon egindako manifestazio bat.
Metalgintzako langileek Bilbon egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Metalgintza sektoreko sindikatuek eta patronalak beste bilera egin dute gaur goizean, lan-hitzarmena adosteko asmoz.

Patronalak proposamen berria luzatu die langileen ordezkariei, baina sindikatuek ohartarazi dutenez, dokumentu berriak "aldaketa gutxi" ditu eta eskaintza hori  beharginen aldarrikapenetatik "oso urrun" dago, Europa Press agentziak iturri sindikalak aipatuta zabaldu duenez.

Nolanahi ere, sindikatuek patronalaren proposamena aztertuko dute eta bi aldeak datorren astean bilduko dira berriro, lan-hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. Batzarrak azaroaren 7an eta 11n izango dira.

Sindikatuek berretsi dute akordio batera heltzeko borondatea daukatela, baina itun horrek duina izan behar duela.

Gaurko bilera Lan Harremanen Kontseiluak Bilbon duen egoitzan burutu dute. Ordubete eta erdiz egon dira batzartuta.

Irailaren 30etik urriaren 4ra bitartean bost greba-egun eta mobilizazio jendetsuak egin zituzten metalgintzako langileek.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia ELA LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Sindikatuak Enpresaburuak CCOO UGT Lan gatazkak Burdingintza