Ekonomia -

GREBA

Air Nostrumeko greba bertan behera gelditu da, bi aldeek akordioa lortuta

Asteartean bertan behera gelditutako hegaldiak bere horretan geldituko dira. Asteazkenari begira, berriz, bertan behera utzitako hegaldietako batzuk berreskuratzeko lanean ari da aire-konpainia.

Hegazkin bat Hondarribiko aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE
Hegazkin bat Hondarribiko aireportuan
Air Nostrumeko greba bertan behera gelditu da, bi aldeek akordioa lortuta

1:26

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Air Nostrum aire-konpainiak eta SEPLA pilotuen sindikatuak akordioa lortu dute bart, eta, ondorioz, bertan behera gelditu dira Aste Santurako deitutako lanuzteak. Dena dela, gaurko bertan behera utzitako hegaldiak bere horretan geldituko dira. Asteazkenekoei begira, berriz, bertan behera utzitako hegaldietako batzuk berriz martxan jartzeko lanean ari da konpainia.

Ostegunetik aurrera, normaltasuna berreskuratzea espero dute. Ordutik aurrera, beraz, Madrilekiko konexioak berreskuratuko dituzte Hondarribian eta Noainen.

Zehazki, 03:00etan sinatu dute akordioa bi aldeek. Sei eguneko greba deitu zuten Aste Santurako: apirilaren 15, 16, 17, 22, 23 eta 24rako.

Akordioa lortutakoan, baina, apirilaren 22an, 23an eta 24an normaltasunez arituko dira Air Nostrum konpainiaren hegazkinak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Iruñeko bideoak Nafarroa gaur Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aste Santua oporrak Bidaiak Donostiako aireportua Noain albisteak Lan gatazkak Iruñea-Noain aireportua