Ekonomia -
GREBA
Air Nostrumek 12 hegaldi bertan behera utzi ditu gaur Hondarribian eta Noainen
SEPLA Aire-Lineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak 24 orduko lanuzteak deitu ditu asteazkenera arte, eta Hondarribian eta Noainen Madrilekiko konexioetan izango du eragina.
EITB.EUS
Gaur hamabi hegaldi bertan behera geldituko dira Hondarribiko eta Noaingo aireportuetan, SEPLA Aire-Lineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak Air Nostrum konpainian deitutako greba dela eta, aire-konpainiak bere webgunean zabaldutako informazioaren arabera.
Asteazkenera bitartean, 24 hegaldi geldituko dira bertan behera Hondarribian eta Noainen.
Gainera, SEPLA sindikatuak beste 24 orduko hiru greba-egun deitu ditu Air Nostrumek apirilaren 22rako (astelehena), 23rako (asteartea) eta 24rako (asteazkena). Ikusteke dago grebak zer-nolako eragina izango duen.
Protesta horien bitartez, ekoizpena beste aire-lineetara ez desbideratzea eskatzen dute. Salatu dutenez, konpainiak ez du betetzen langileekin hitzartutakoa, eta desbideratzeek arriskuan jartzen dituzte enpresaren etorkizuna eta pilotuen lan-baldintzak.
Hego Euskal Herrian bertan behera gelditutako hegaldien zerrenda:
APIRILAK 15, ASTELEHENA
IB 8536, Madril - Noain, 12:20 -13:20
IB 8314, Madril - Hondarribia, 08:20 - 09:35
IB 8324, Madril - Hondarribia, 20:00 - 21:15
IB 8539, Noain - Madril, 13:50 - 14:50
IB 8531, Noain - Madril, 21:10 - 22:10
IB 8327, Hondarribia - Madril, 10:05 - 11:25
IB 8315, Hondarribia - Madril, 18:00 - 19:20
APIRILA 16, ASTEARTEA
IB 8530, Madril - Noain, 08:10 - 09:10
IB 8536, Madril - Noain, 12:00 - 13:10
IB 8532, Madril - Noain, 19:15 - 20:15
IB 8314, Madril - Hondarribia, 08:20 - 09:35
IB 8318, Madril - Hondarribia, 15:35 - 16:50
IB 8539, Noain - Madril, 13:45 - 15:00
IB 8525, Noain - Madril, 18:00 - 19:00
IB 8327, Hondarribia - Madril, 10:05 - 11:25
IB 8315, Hondarribia - Madril, 18:00 - 19:20
APIRILAK 17, ASTEAZKENA
IB 8530, Madril - Iruñea, 08:10 - 09:10
IB 8532, Madril - Iruñea, 19:15 - 20:15
IB 8314, Madril - Hondarribia, 08:20 - 09:35
IB 8326, Madril - Hondarribia, 18:40 - 19:55
IB 8533, Noain - Madril, 09:55 - 10:50
IB 8525, Noain - Madril, 17:50 - 19:05
IB 8327, Hondarribia - Madril, 10:05 - 11:25
IB 8323, Hondarribia - Madril, 20:25 - 21:45