Ekonomia -

EUSKALTEL

Cebek: 'Herri gisa interesatzen ez zaizkigun erabakiak hartu ditzake Zegonak'

Zegona bezalako enpresak Euskaltelentzako "kaltegarriak" direla esan du Iñaki Garcinuñok, "epe laburrean errentagarritasun handiena lortzeko asmoa izan baitezakete".

Iñaki Garcinuño. Foto: EFE
Iñaki Garcinuño
Iñaki Garcinuño. Foto: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalteleko akziodun nagusi berria den Zegona enpresa britaniarrak "herri gisa interesatzen ez zaizkigun erabakiak hartu ditzakeela" esan du Iñaki Garcinuño Bizkaiko enpresarien konfederazioko presidenteak.

Asteazken honetan Radio Euskadin egindako elkarrizketan azaldu duenez, Zegona bezalako enpresak Euskaltelentzako "kaltegarriak" dira, "epe laburrean errentagarritasun handiena lortzeko asmoa izan baitezakete; eta horrek, Euskaltelen finantza-egoera ahuldu dezake, baita beste arrain handiago baten ahora bultzatu ere".

Halaber, Garcinuñok Zegonaren asmoen harira esan duenez, baliteke "beste akziodunekin berbetan egotea, gaur egun duen akzioen % 21 baino gehiago bereganatzeko".

Bizkaiko enpresarien konfederazioko presidentearen esanetan, Euskaltelena "euskal inbertitzaileengatik lagundua izan ez den arrakasta istorio bat da"; esaterako, Kutxabank, Iberdrola, Mondragon eta Eusko Jaurlaritza berak Euskalteletik alde egin baitute.

Sustraitze eza horri aurre egiteko, erakundeen eta enpresen erantzukizuna beharrezkoa dela aitortu du Garcinuñok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Kutxabank Telefonia mugikorra Ekonomia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak