Ekonomia -

Lan gatazka

Itunpeko ikastetxeetako familiek finantziazio handiagoa eskatu diote Jaurlaritzari

Fecapp, Fapae eta Bidelagun elkarteek agerraldia egin dute Legebiltzarrean, lan gatazka horren aurrean duten jarreraz hitz egiteko. Hamar eguneko greba deitu dute itunpeko ikastetxeek.

Itunpeko ikastetxeetako gurasoen elkarretaratzea, Bilbon
Itunpeko ikastetxeetako gurasoen elkarretaratzea, Bilbon
Itunpeko ikastetxeetako gurasoen elkarretaratzea, Bilbon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte-ekimeneko itunpeko ikastetxeetako familien federakundeek finantziazioa handitzeko eskaria egin diote Eusko Jaurlaritzari, Legebiltzarrean goizean egindako agerraldian. Gainera, lanuzteen ondorioz, "ikasleak galtzen ari diren eskola orduak ezerk ez dituela justifikatzen" adierazi dute.

FECAPP, FAPAE eta Bidelagun elkarteek agerraldia egin dute Legebiltzarrean, lan gatazka horren aurrean duten jarreraz hitz egiteko. Ikastetxe horietako irakasleak grebara deituta daude berriro ere, eta aurreikusitakoaren arabera, lan baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko, hamar eguneko lanuztea egingo dute.

Miriam Gonzalez FECAPPeko ordezkariak esan duenez, "ezerk ez ditu galdutako eskola orduak justifikatzen". "Itunpeko hezkuntza urratzen ari da", gaineratu du.

Bestalde, itunpeko ikastetxeetakoa "ohiko lan gatazketatik harago" doala azpimarratu du, "umeen heziketarekin jolasten ari direlako". Hori dela eta, greba horiek eragindako egoeraren jakitun dela erakus dezan eskatu dio Administrazio publikoari, eta ikasle horien familiak "presio gisa" erabiltzen dituztela nabarmendu du.

FAPAEko Victor Petuyak, berriz, gatazkaren konponbidea urrun ikusten dutela esan du, baita "ikastetxeak behar bezala finantzatu behar dituztela" ere.

Eusko Jaurlaritzari eskatu dio epe ertain-laburrean itunpeko sarearen finantzazioa hobetzeko, irakasleen "erosteko ahalmenaren beherakada handia" dela eta. Izan ere, irakasleen soldatak eskolek osatu behar izan omen dituzte.

Bestalde, Aitor Mujikak (Bidelagun) esan du grebak geratzen ez badira, ikasturte bat galduko dela, eta lan-gatazka honen alderdi "soziala" azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Grebak gaur Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak Lan gatazkak albisteak gaur Amak albisteak