Gizartea -

Hezkuntza

Aldeen arteko hurbilketarik ez, itunpeko ikastetxeetako azken greba egunean

Langileek manifestazioa egin dute Donostian, ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta, hitzarmen berri bat eskatzeko.

Itunpeko ikastetxeetako irakasleen manifestazioa Donostian / Argazkia: EFE.
Itunpeko ikastetxeetako irakasleen manifestazioa Donostian.
Aurrerapenik gabe amaitu da zortzi eguneko greba itunpeko ikastetxeetan

1:35

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itunpeko ikastetxeetako grebaren azken eguna da gaur, ostirala, patronalen eta sindikatuen artean harremanik izan gabe. Zortzi jardunaldiko lanuztea hasi zuten irakasleek urtarrilaren 16an, asteazkena.

11:30etan, manifestazioa egin dute irakasleek Donostian, ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta, Eusko Autonomia Erkidegoko itunpeko hezkuntzan hitzarmen berri bat eskatzeko.

Esan dutenez, "indartsu" daude mobilizazioekin jarraitzeko, eta "mahai gainean dauden aldarrikapenei ez bazaie erantzun sendo eta serio bat ematen”, aurrera jarraituko dute mobilizazioekin".

ELAko Miren Zubizarretaren arabera, zortzi greba egunek "oso jarraipen zabala izan dute langileen artean". Gainera, orokorrean, azken bi ikasturtean izandako 17 greba egunetako jarraipen "zabala eta erregularra" nabarmendu du, eta sindikatuek “negoziatzeko erabateko borondatea” daukatela azpimarratu du.

"Biltzeko prest gaude, eta mahai gainean jarritako aldarrikapenei erantzun serio eta sendo bat ematen bazaie, hitzarmenak lortzeko aukera egongo da", esan du. Deitoratu duenez, azken lanuzte egunetan "besteek ez dute negoziatzeko mahaia deitu, eta ez dute proposamen gehigarririk egin".

Eusko Jaurlaritzak "gatazkan inplikatu " dela uste dute sindikatuek, "ez delako zerikusirik ez daukan eragile bat, esaten dutenez".

"Hezkuntzaz ari gara, eta Eusko Jaurlaritzak itunpeko sareari eman dion funtzioa azpikontrata batena da", esan dute. Exekutiboak "zerbitzu honetako kalitatea bermatzeko betekizuna eta erantzukizuna" dauka, baita sektoreko langileek "baldintza onenetan lan egiten dutela" bermatzea.

Hala ere, Zubizarretak esan duenez, patronalek eta Eusko Jaurlaritzak ez dute "hartu beharko luketen erantzukizuna beren gain hartu".

Patronalek ez dute "proposamen gehigarririk egin" eta Eusko Jaurlaritzak "gatazka honetan izan lezakeen edozein erantzukizun saihestu nahi du", eta gainera, "gutxieneko zerbitzuak igo ditu, grebarako eskubidea urratuz".

Bitartekotzarik ez

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak asteartean esan zuen Hezkuntza Sailari ez dagokiola bitarteko lana egitea, "ikastetxeen eta patronalen arteko lan gatazka baita".

Cristina Uriarte sailburuarentzat, "zortzi eguneko lanuztea gehiegizkoa da eta ez dio laguntzen ez hezkuntzari, ezta negoziaketari ere. Greba honek beste helburu batzuk ditu".

Gurasoek arduratuta jarraitzen dute, aurrerapenik ez daudelako, eta alde guztiei "negoziatzeko" eskatzen diete. Itunpeko hezkuntzako gurasoen mobilizazioa ere aipatzekoa izan da greba honetan zehar. Irakasleei “erantzukizuna” eskatu diete, eta patronalei ere “negoziatzeko” galdegin diete.

"Gizarteko ahulenak dira gatazka honetan gehien kaltetu direnak, hau da, ikasleak. Euskadiko haurren erdia kaltetu du egoera honek, eta horregatik etengabe negoziatu nahi dugu akordio batera heldu arte. Egoera normal bat eduki nahi dugu eta haurrek eskolan ikasi egin behar dute", esan zuen elkarretaratze batean izan zen guraso batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gizartea Hezkuntza Sindikatuak CCOO UGT Steilas azken ordukoa Lan gatazkak