Ekonomia -
Langabezia
Langabezia % 11,1etik % 10,2ra jaitsi da 2018an, EAEn
8.500 langabe gutxiago izan dira, 2017ko laugarren hiruhilekoaren datuekin alderatuta.
Agentziak | Erredakzioa
Langabezia tasa % 11,1etik % 10,2ra jaitsi da 2018an, EAEn, eta 8.500 langabe gutxiago izan dira, 2017ko laugarren hiruhilekoaren datuekin alderatuta.
Hala ere, 0,7 hamarren hazi da langabezia 2018ko hirugarren hiruhileko datuekin alderatuta. Hirugarren hiruhilekoan 935.200 pertsona okupatu izan ziren EAEn, 2017ko epe berean baino 16.900 (% 1,8) gehiago, Eustat, Euskal Estatistika Institutuak, gaur, jakitera eman duenez.
Gizonen langabezia tasa % 10koa (lau hamarren gehiago) izan da, eta emakumeena, aldiz, % 10,4koa (hamarren bat txikiagoa). Gazteen langabezia tasa 19,3koa izan da.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 3.100 langabe gehiago izan dira Gipuzkoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta langabezia tasa % 8,1ekoa izan da. Bizkaian, 2.800 langabe gehiago izan dira, eta langabezia tasa % 11,3koa izan da. Eta, Araban, 1.600 langabe (% 10,8) gehiago izan dira.
Hiriburuetako datuak aztertuta, Bilbon 1.600 langabe gehiago izan dira azken hiruhilekoan; Gasteizen, 1.200; eta, Donostian, 500.
Eurostaten arabera, 2018ko azaroan EB-28koen langabezia tasa % 6,7koa izan da; eta Espainiakoa, % 14,7koa.