Ekonomia -

SOLDATA IGOERA

Eusko Jaurlaritzak % 2,25 igoko die soldata funtzionarioei, urtarrilean

Josu Erkorekak ziurtatu duenez, igoera hori aplikatuko zaie funtzionarioei baldin eta Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Aurrekontuak onartzen badira.

Josu Erkoreka eta Pedro Azpiazu. Artxiboko argazkia: EFE
Josu Erkoreka eta Pedro Azpiazu
Josu Erkoreka eta Pedro Azpiazu. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Funtzionarioen soldata % 2,25 igoko du Eusko Jaurlaritzak urtarrilean, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Aurrekontuak Eusko Legebiltzarrean onartzen badira. Igoera hori aplikatuko zaie funtzionarioei, nahiz eta 2019 Espainiako Aurrekontu Orokorrak aurrera ez atera.

Eusko Legebiltzarrean, sailburuak banan-banan ari dira sail bakoitzaren 2019ko aurrekontu proiektua azaltzen. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak atzo azaldu zuenez, bere sailak 121,1 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean, aurreko aurtean baino %  2 gehiago.

Erkorekaren esanetan, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua urtarrilaren 31 baino lehen onartzen bada soldata igoera urtarrileko nominan gauzatuko da, "Estatuko Gobernuak egiten duena egiten duela".

Sailburuaren arabera, Espainiako Aurrekontuak onartu ez arren, badaude soldata igoera hori gauzatzeko instrumentuak. Printzipioz, Estatuko Aurrekontuek baimentzen dute langileen gastuaren igoera.

Edozein kasutan, Erkorekak oposizioko alderdiei gogoratu die Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Aurrekontuak onartzen ez badira (EAJ-PSE koalizioa gutxiengoan agintzen ari da) soldata igoera hori ez dela burutuko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Funtzionarioak argazkiak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Albisteak Soldatak