Ekonomia -

Lan-gatazka Hezkuntzan

Heziketa Bereziko ituna bertan behera geratu da, ELA eta Steilas kontra agertu ostean

Azkenean, LABek ere ez du ituna sinatu. Eusko Jaurlaritzaren proposamenarekin ados dago, baina akordioak babes zabalagoa behar duela iritzi dio.

Sindikatuek Bilbon egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Sindikatuek Bilbon egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Sindikatuek Bilbon egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Heziketa Bereziko lan-baldintzak hobetzeko sindikatuei luzatutako proposamena kolokan geratu da. ELAk eta Steilasek ez dute dokumentua babestuko eta LABek, edukiarekin ados badago ere, akordioa ez sinatzea erabaki du, babes sindikal zabalagoa behar duela iritzita.

Hezkuntza Saileko eta sindikatuetako ordezkariek gaur egin dute bilera eta han eman du bakoitzak bere erabakiaren berri.

Jaurlaritzak, besteak beste, bitartekotasuna murriztea, 260 lanpostuko lan-eskaintza publikorako deialdia egitea, funts soziala sortzea, lan-astea zehaztea eta fisioterapeuten eta okupazio terapeuten kategoriak aitortzeko prozedura abiaraztea proposatu die sindikatuei.

Sektore honetan gehiengoa duten LAB eta CCOO sindikatuek ontzat eman dute Hezkuntza Sailak egindako eskaintza. ELA eta Steilas, berriz, kontra agertu dira. UGTk ez du ordezkaritzarik.

LABek berretsi egin du Eusko Jaurlaritzaren proposamenarekin ados dagoela, baina itunak babes zabala izango ez duela ikusita, sinatzeari uko egitea erabaki du azkenean.

Heziketa Berezian baldintzak "oso prekarioak" direla, sektorean langile gehienak emakumezkoak direla eta proposamena "ona" zela esan du.

Negoziazio prozesuan jarrera "maximalista" erakutsi izana leporatu dio ELAri eta "arduragabekeriaz" jokatzea egotzi dio Steilasi, "kaltetuak emakumezko langileak izango direlako".

Aukera on bat pasatzen utzi dutela eta aukera hori berriro itzuliko ez dela uste du LABek. "ELAk eta Steilasek jarrera kamikazea izan dute", erantsi du.

Bestalde, Hezkuntza Sailak esan du akordioa "kolokan" geratu dela eta oraingoz ez dutela sindikatuekin berriro biltzeko datarik zehaztuta.

Duela astebete Eusko Jaurlaritzak eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurre-akordioa lortu zuten eskola publikoko sukaldeko, garbietako eta haurreskoletako kontsortzioko langileen baldintzak hobetzeko.

Horrenbestez, LABek bertan behera utzi zituen sektore horietan eta Heziketan Berezian martxoan, apirilean eta ekainean deitutako lanuzteak. ELAk eta Setilasek, ostera, deialdiei eusten die.

Bestalde, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen grebak LABen babesa ere badauka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA albisteak LAB albisteak EAE albisteak Lana Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Sindikatuen albistea Steilas Lan gatazkak azken ordukoa