Ekonomia -

Langabezia

1.660 langabe gutxiago zenbatu dituzte otsailean EAEn eta Nafarroan

Nafarroan jaitsi da gehien ( % 11,38). 'Azken 10 urteotako bigarren otsailik onena' izan da 2018koa, Beatriz Artolazabal Enplegu sailburuaren hitzetan.

Enplegu zerbitzuaren bulego bat. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Enplegu zerbitzuaren bulego bat. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Enplegu zerbitzuaren bulego bat. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko otsailean behera egin du langabeziak, zehazki, 1.660 langabe gutxiago zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Lanbidek eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE, gaztelaniaz) jakinarazi dutenez.

Guztira, 163.323 pertsona daude langabezian Hego Euskal Herrian. Datuak behera egin du aurreko hilabetearekin, zein 2017ko otsailarekin alderatuta. Iazko otsailean baino 16.620 langabe gutxiago daude orain.

Otsailean zenbatutako langabe guztien artean, 70.187 gizonezkoak ziren, eta 93.136, emakumezkoak. Bi taldeetan egin du behera langabeziak, baina emakumeen artean jaitsieraren erritmoa motelagoa da.

Lurraldeka, Nafarroan jaitsi da gehienen (portzentajeari erreparatuta): 36.088 pertsonak topatu dute lana (% 11,38 egin du behera langabeziak). Urtarrileko datuekin alderatuta, langabezia gehien jaitsi den bigarren lurraldea Araba da (434 langabe gutxiago, eta % 2,07ko beherakada), Gipuzkoa da hirugarren (380 langabe gutxiago eta % 1,12ko jaitsiera) eta Bizkaia, azkena (277 langabe gutxiago, % 0,38).

Jarduera sektoreei dagokienez, zerbitzu alorrean izandako beherakada da aipagarria (1.131 langabe gutxiago). Industrian ere jaitsi da langabe kopurua (426), baita eraikuntzan ere (187).

Estatuan ere behera egin du Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda dauden kopuruak. Aurreko hilabetearekin alderatuta, 6.280 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Guztira,  3.470.248 pertsona daude lan barik Espainiako Estatuan, 2009ko urtarriletik zenbatutako txikiena.

Erreakzioak

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak esan duenez, "otsaila, tradizioan trantsizioko hilabetea, Gabonetako kanpainetako eta merkealdiko saltokietako eta ostalaritzako kanpainen ondoren" eta ez da enpleguarentzat hilabete ona izaten Euskadin. Beraz, langabe kopuruak behera egin izanak —termino erlatiboetan, % 0,85— esan nahi du "azken 10 urteotako bigarren otsailik onena" izan dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024 Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Araba Eusko Jaurlaritza berriak Lana albisteak Lanbide berriak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua berriak