Ekonomia -

Bilerak

Siemens Gamesak ez du kaleratzeen inguruko informaziorik eman

Tapia konpainiako arduradunekin bildu da Bilbon, eta langileekin “gardenak” izatea eskatu die. Bestalde, ELA sindikatuak enpresaren jarrera kritikatu du.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Gamesako zuzendaritza Sarriguren (Nafarroa), Zamudio (Bizkaia) eta Madrilgo egoitzekin bildu da arratsaldean bideokonferentzia bidez. Datozen hiru urteetan 6.000 lanpostu murrizteko egitasmoaz datu gehiago ez dute eman zuzendariek, eta datorren astelehenerako beste bilera bat deitu dute.

Gaurko bileran, multinazionalak langileen ordezkariei lanpostuak murrizteko egitasmoaren berri ematea espero zuten, sindikatuetako iturriek azaldu dutenez.

Lanpostuen murrizketak herrialde eta lantegi bakoitzean izango duen eraginaren berri ematea oraindik ezinezkoa dela esan du konpainiako zuzendaritzak; izan ere, multinazionalaren Europako Batzordearekin hitz egiten ari dira. Horrela, datorren astelehenean beste bilera bat egingo dute bideokonferentzia bidez.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburua konpainiako arduradunekin bildu da Bilbon, eta langileekin “gardenak” izatea eskatu die.

Bestalde, ELA sindikatuak enpresaren jarrera kritikatu du: “kaleratzeen iragarpenak sortutako egoera kritikoan, ez dira sindikatuak informatzeko kapaz” izan gaurko bileran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Nafarroa Eusko Jaurlaritza berriak ELA albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Multinazionalak albisteak Lana berriak Siemens Gamesa bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Zamudio azken albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Lan gatazkak azken ordukoa