Ekonomia -

KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA

Prezioak % 0,4 jaitsi dira EAEn eta % 0,7 Nafarroan, martxoan

Estatistika Institutu Nazionalak zabaldutako datuen arabera, erregaien merkatzeak eragin du, batez ere, Kontsumorako Prezioen Indizearen jaitsiera.

Gasolindegia
Gasolindegia
Gasolindegia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prezioek beheranzko bidean jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan; martxoan, 2016an bigarren hilabetez jarraian, merkatu egin dira prezioak, % 0,4.  Iazko datuekin alderatuta, baina, % 0,7 egin dute gora.

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak gaur zabaldutako datuen arabera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI), urtebeteko tasa kontuan hartuta, hamarren bat igo da EAEn. Otsailean, % 0,5 jaitsi ziren prezioak.

Batez ere, erregaien merkatzeak eragin du Kontsumorako Prezioen Indizearen jaitsiera. Elikagaien eta alkoholik gabeko edarien merkatzeak ere eragin du beherakada.

Espainiako Estatuan, berriz, prezioen jaitsiera % 0,8koa izan da; aurreko hilabetean izandako berbera.

Nafarroa

Nafarroan ere, KPIa jaitsi egin da  martxoan, % 0,7. Gainerako erkidegoetan bezala, erregaien prezioen merkatzeak eragin du, hein handi batean, prezio jaitsiera Foru Erkidegoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoako albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Araba EAE Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Kontsumoari buruzko albisteak