Ekonomia -
Langabezia datuen ostean
Tapia: 'Industria ari da sortzen enplegu gehien'
Bestalde, Uxue Barkosen iritzian, "albiste ona" izan da uztailan langabeziak behera egitea Nafarroan, baina "zuhurtziaz" jokatzeko asmoa agertu du sortutako enplegua baloratzeko orduan.
Agentziak | Erredakzioa
Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak industriak hazkunde ekonomikoan eta langabeziaren beherakadan egindako ekarpen "handia" nabarmendu du.
Gainera, Tapiaren esanetan, "Industria ari da sortzen enplegu gehien" eta, era berean, Industria sektoreko enplegua sendotzen ari dela azpimarratu du.
Bilbon egindako prentsaurreko batean, Eusko Jaurlaritzaren Nazioarteratze Estrategiaren harian, gaur ezagutu diren uztaileko datuak izan ditu mintzagai. Datuon arabera, Euskadin 3.032 langabe gutxiago egon dira uztailan (% -1,93), ekaineko datuekin alderatuta.
Tapiak adierazi duenez, "hazkundea egonkortzen" ari da eta, "sendotuta dagoela dirudi", hortaz, langabeziak ere behera egin du. "Industria ari da ekarpen handiena egiten", esan du Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak.
Bestalde, Uxue Barkosen iritzian, "albiste ona" izan da uztailan langabeziak behera egitea Nafarroan, baina "zuhurtziaz" jokatzeko asmoa agertu du sortutako enplegua baloratzeko orduan.