Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

LHko praktikak enpresetan egiteko sistema onartuko dute udazkenean

Donostiako Kursaalen izan da Urkullu, Juan Mari Aburto eta Cristina Uriarte Enplegu eta Hezkuntza sailburuekin batera, Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua inauguratzen.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Lanbide heziketako adituak, Donostiako batzarrean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak udazkenean onartuko du Alemaniako Lanbide Heziketa eredu duen programa berezia eta, horren bitartez, Euskadin ere praktikak enpresetan egiteko aukera ezarriko dute, gaur Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez.

Donostiako Kursaalen izan da Urkullu, Juan Mari Aburto eta Cristina Uriarte Enplegu eta Hezkuntza sailburuekin batera, Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua inauguratzen. Gaur hasi eta ostirala bitartean , 42 herrialdetatik etorrita, Lanbide Heziketan ari diren 700 profesionalen arteko topaketan.

Ekitaldian, lehendakariak enpresarekin lotuta dagoen Lanbide Heziketa defenditu du. Urkulluren ustez, lotura honek berebiziko garrantzia du Euskadiko garapen ekonomiko, sozial eta kulturala lortzeko.

Lehendakariaren iritziz, Lanbide Heziketak ez luke “jarrera defentsibo bat” mantendu beharko: “enpresen eta heziketa zentroen arteko elkarlana bultzatuko duen ereduarekin bat egin beharko luke.

Lanbide heziketako zentroak “ezagutza zabaltzeko eragileak” izan behar direla gaineratu du, garapen proiektuak garatuz eta enpresa txikientzat “erakunde eredugarriak bilakatuz”.

Hori izango da, Urkulluren hitzetan, Jaurlaritzak udazkenean onartuko duen Agenda Estrategikoaren oinarria. “Euskadiko anbide heziketaren modernizazioa, zabalkuntza eta egokitzea ekarriko du plan berri horrek”.

Lehendakariak Euskadi 2020 egitasmoaren helburua prestakuntzarik gabeko langileen kopurua % 10 tik behera kokatzea dela esan du.

Juan Mari Aburto, enplegu eta gizarte politiketako sailburuak merkatuari “zerbait ezberdina” eskaini beharraren garrantzia azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Gehien ikusitako bideoak Hezkuntzako albisteak 2024 Enpresen albisteak Lanbide Heziketa albisteak