Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
ZINEMALDIA
EITB.EUS
Horrez gain, New Directors atalak 'Ane' eta 'Hil kanpaiak' filmak izango ditu saileko filmen artean.
Pablo Agueroren Akelarre filma, EiTBren parte-hartzea duena, eta Antonio Mendez Esparzaren Courtoom 3H (3H Epaitegiko Aretoa) filma Donostiako Zinemaldiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira. Gainera, New Directors atalak Ane eta Hil kanpaiak izango ditu, besteak beste, EiTBren parte-hartzea duten filmak horiek ere.
Pablo Aguerok New Directors sailean parte hartu zuen 77 Doronship lanarekin (2009), eta Sail Ofizialean, Eva no duerme lanarekin (2015). Orain, Akelarre filmarekin lehiatzeko itzuliko da, 2017an Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroaren ArteKino International Prize saria irabazi zuen proiektuarekin, hain zuzen. Errealizadore argentinarraren bosgarren filma Espainiaren, Frantziaren eta Argentinaren arteko koprodukzioa da; Amaia Aberasturi eta Alex Brendemühl dira protagonistak, eta Euskal Herrian filmatu da, euskaraz eta gaztelaniaz. Drama historiko bat da, Euskal Herrian, XVII. mendean, sorginkeriarekin zerikusia duen prozesu judizial bat oinarri duena.
Antonio Mendez Esparza, gizarte-arazoengatik kezkatuta beti, Urrezko Maskorra lortzeko borrokatuko da bere hirugarren film luzearekin: Courtoom 3H (3H Epaitegiko Aretoa). Ez-fikziozko istorio bat da, eta adin txikikoekin lotutako gaiak ebazten dituen Floridako auzitegi berezi batean kokatzen da. AEBn bizi den zinemagilea koprodukzio espainiar-estatubatuar honekin itzuliko da Zinemaldira, hemen aurkeztu baitzituen bere aurreko lanak ere.
Rodrigo Sorogoyenek hirugarrenez parte hartuko du Sail Ofizialean. Aurreko edizioetan, Que Dios nos perdone (Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria, 2016) eta El reino (2018) filmekin parte hartu zuen. Oraingoan, zuzendariak Antidisturbios telesaila erakutsiko du lehiaketaz kanpo (Movistar+ plataformakoa da, eta sei kapitulu ditu): istiluen aurkako polizia talde bati giza hilketa leporatu diete, kaleratze-prozesu bat konplikatu ostean. Aktoreen zerrendan Vicky Luengo, Raúl Arévalo, Álex García, Hovik Keuchkerian, Roberto Álamo, Raúl Prieto eta Patrick Criado daude.
Sail Ofizialak Patria telesailaren emanaldi berezia ere izango du. Aitor Gabilondok HBO Europerentzat sortutako zortzi ataleko telesaila da, Fernando Arambururen eleberri arrakastatsuan oinarritua. Euskal Herriko historiaren hiru hamarkada jorratzen ditu indarkeriak banatutako bi familiaren ikuspegitik.
Gainera, Sail Ofiziala lehiaketaz kanpo inauguratuko da, dagoeneko iragarri den izenburu batekin: Rifkin's Festival, Woody Allenen komedia erromantiko berria, Estatu Batuen, Espainiaren eta Italiaren artean ekoiztua.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa