kultura
Euskara
agentziak | eitb media
Artium museoaren eta Gasteizko Jazzaldiaren sustatzailea ere izan da, eta ospe handia izan du artearen munduan, ez bakarrik Euskal Herrian.
Pedro Sancristoval Murua euskaltzain urgazlea eta Araban "euskal kulturaren sustatzaile porrokatua" izan dena hil da, Euskaltzaindiak ostiral honetan jakitera eman duenez.
Usurbilen (Gipuzkoa) jaio zen 1932ko abuztuaren 21ean, eta Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. Euskaltzain urgazle izendatu zuen Akademiak 1979ko abenduaren 20an, eta Euskaltzaindiaren Ekonomia batzordean jardun zuen 1987tik 1989ra arte.
Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatua izan zen 1999tik 2003ra arte, eta orduko hartan, euskaraz egin zuen karguaren zina. Artium museoaren eta Gasteizko Jazzaldiaren sustatzailea ere izan da, eta ospe handia izan du artearen munduan, ez bakarrik Euskal Herrian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa