Reala
EA Sports Liga
EITB Media
Realeko Becker jokalariak ezingo ditu EA Sports Ligako hurrengo bi norgehiagokak jokatu, Espainiako Futbol Federazioaren Diziplina Batzordeak ezarritako zigorragatik. Horrez gain, talde txuri-urdineko Igor Zubeldiak partida bateko zigorra bete beharko du.
Gil Manzanok Beckerri txartel gorria ateratzen dion momentua. Argazkia: Europa Press
Espainiako Futbol Federazioko Diziplina Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio Sheraldo Becker Realeko jokalariari, Betisen aurkako partidan ikusi zuen txartel gorriagatik.
Horrez gain, talde txuri-urdineko Igor Zubeldia futbolariak neurketa bateko zigorra bete beharko du, Benito Villamarinen egotzia izan baitzen. Gainera, Aimar Oroz eta Jesus Areso Osasunako jokalariek ere, ez dute EA Sports Ligako hurrengo norgehiagoka jokatuko, txartel horien pilaketagatik.
Bestalde, Munir El Haddadiri (Leganes) hiru partidako zigorra ezarri diote, Alavesen kontra atera zioten txartel gorriagatik.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 22:15 - 00:30 | ZESTA-PUNTA | Women Winter Series finala: Helena-Arai vs Elaia-Olaia |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa