Futbola
Errege Kopa
I. G. | EITB MEDIA
Barrenetxearen eta Braisen golek eta Catenaren txartel gorriak, dena lehen zatian, erabakita utzi dute kanporaketa txuri-urdinen alde.
Realak Errege Kopako finalerdiak jokatuko ditu ostegun honetan Osasunari 2-0 irabazita, Reale Arenan jokatutako final-laurdenetako partidan.
Partidako lehen minutuak parekatuak eta erritmo baxukoak izan dira, baina gorritxoak berehala hasi dira arriskuko jokaldiak sortzen. Horrela, lehen aukera garbiak talde nafarraren eskutik heldu dira. Lehenengo, Budimirrek oina luzatu du erdiraketa bat errematatzeko, Remiro ezustean harrapatuz, baina errematea kanpora joan zaio. Orozek zorte bera izan du korner batean estrategiazko jokaldi on baten ondoren zutoinetik gertu joan zaion jaurtiketa batekin.
Txuri-urdinak ez zeuden eroso zelaian, baina okerren zeudenean ireki dute markagailua, izan duten lehen abagunean. Baloia Oyarzabalek hartu du area barruan, eta ondo babestu du baloia, Barrenetxea iritsi arte itxaron, utzi, eta honek Herrera gainditu du (1-0).
Osasuna ez da behera etorri eta jokoan nagusi izaten jarraitu du. Iker Muñoz izan da urrutitik egindako jaurtiketa batekin gola sartzen saiatu den hurrengoa. Baina egoera errepikatu egin da, eta gorritxoak ondoen zeudenean, Realak gola sartu du berriro. Oraingoan Herreraren akatsa izan da, pasean ez da fin ibili eta baloia Pablo Marinek berreskuratu du, Braisi atea hutsik gola sartzeko aukera emanez (2-0).
Osasunarentzat nahikoa ez bazen, Catenak ostikada bat eman dio bizkarrean Braisi baloia urruntzera joan denean. Epaileak, VARa berrikusi ondoren, txartel gorri zuzenarekin kanporatu du, eta talde nafarra oso ukituta utzi du partida osoa aurretik zuela.
Vicente Morenok partida birplanteatu behar izan du eta Herrando sartu du, Kike Barja kenduta. Sartu eta berehala eskuinkada bikaina jo du, atera joanez gero gol ikusgarria izango zena.
Bigarren zatian Osasunak golaren bila jarraitu du, baina apurka-apurka indarra galtzen joan da eta Realari eman dio nagusitasuna. Dena dela, Reala baloia edukitzen eta aurkariaren area presarik gabe bilatzen aritu da. Hala ere, dena ez da positiboa izan Imanol Alguacilentzat, Zubeldiak zelaia utzi behar izan baitu min hartuta.
Hortik aurrera, Realak erabakita izan du partida, eta emaitzari eusten aritu da, nahiz eta Osasuna amaierara arte borrokatu den. Baina bigarren 45 minutuetan ez da ezer aldatu eta Reala finalerdietarako sailkatu da.
Fitxa teknikoa:
2 - Reala: Remiro; Aritz, Zubeldia (Aramburu, 60. min), Aguerd, Aihen; Zubimendi, Marin (Olasagasti, 60. min), Brais Mendez; Kubo (Becker, 81. min), Oyarzabal (Oskarsson, 55. min) eta Barrenetxea (Sergio Gomez, 55. min).
0 - Osasuna: Herrera; Areso, Boyomo, Catena, Juan Cruz; Moncayola (Ibañez, 59. min), Iker Muñoz, Aimar Oroz (Torro, m.60); Ruben Garcia (Zaragoza, 60. min), Budimir (Raul Garcia, 71. min) eta Kike Barja (Herrando, 37. min).
Golak: 1-0, 21. min: Barrenetxea; 2-0, 31. min: Brais Mendez.
Epailea: Mario Melero Lopez. Txartel horia atra die Oyarzabal, Olasagasti, Aguerd, Moncayola, Herrera, Ibañez eta Areso jokalariei. Catena kanporatu du txartel gorriarekin.
Hurrengo zuzenekoak
30 |
![]() |
TXIRRINDULARITZA | L. Gorlako Igoera |
15 | 11:15 - 11:45 | ''HELMUGA'' saioa |
30 | 12:00 - 14:00 | SASKIBALOIA | Lointek Gernika vs Kutxabank Araski |
30 | 15:10 - 16:30 | PILOTA | ETB Kantxa Solasean: Binakako finalari buruzko saio berezia |
30 | 16:00 - 18:00 | EHF EUROPA LIGA | Final-laurdenak: HSG Blomberg-Lippe vs Super Amara Bera Bera |
30 | 16:30 - 20:00 | PILOTA | Binakako finala: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
31 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic vs Osasuna partidako laburpena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa