19:52

Futbola

6. ETA 8. JARDUNALDIAK

Alaves-Athletic, Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna derbiek badituzte datak

A. A. | EITB MEDIA

Horietako lehenengoa irailaren 22an jokatuko da; bigarrena, hilaren 30ean, eta urriaren 1ean arituko dira elkarren aurka arabarrak eta gorritxoak.

  • LaLiga EA Sports txapelketako 8. jardunaldiko neurketak

    LaLiga EA Sports txapelketako 8. jardunaldiko neurketak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

LaLigak txapelketako 6., 7. eta 8. jardunaldietako partiden ordutegiak argitaratu ditu asteazken honetan.

Horrela, 6. jardunaldiko Alaves-Athletic partida irailaren 22an, ostiralean, jokatuko da. Mendizorrotzak babazorroen eta zuri-gorrien arteko norgehiagoka hartuko du 21:00etatik aurrera.

Txapelketako 7. jardunaldiak ez du euskal taldeen arteko aurrez aurrekorik ekarriko. 8. jardunaldian, berriz, bi euskal derbi izango dira: Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna.

Hala, txuri-urdinak eta zuri-gorriak Reale Arenan arituko dira irailaren 30ean, larunbatean, 21:00etan.

Hurrengo egunean (urriak 1, igandea) jokatuko dute elkarren aurka babazorroek eta gorritxoek Mendizorrotzan. Partida hori, aipatutako beste biak ez bezala, 16:15ean jokatuko da.

6. JARDUNALDIKO PARTIDAK

LaLiga EA Sports txapelketako 6. jardunaldiko neurketak

LaLiga EA Sports txapelketako 6. jardunaldiko neurketak

7. JARDUNALDIKO PARTIDAK

LaLiga EA Sports txapelketako 7. jardunaldiko neurketak

LaLiga EA Sports txapelketako 7. jardunaldiko neurketak

8. JARDUNALDIKO PARTIDAK

LaLiga EA Sports txapelketako 8. jardunaldiko neurketak

LaLiga EA Sports txapelketako 8. jardunaldiko neurketak

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena