Futbola
EDUKIERAK FUTBOL LIGAN
A. B. E. | EITB Media
EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Ligari, eta Euskadiko futbol estadioetako edukierak % 60ra igo ditu. Orain arte, futbol estadioetako edukiera % 30ekoa zen.
Mendizorrotza. Argazkia: EITB Media
EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Ligari, eta edukierak % 60ra igo ditu, EiTB Mediak aurreratu duenez. Orain arte, futbol estadioetako edukiera % 30ekoa zen.
Ondorioz, Lehen eta Bigarren Mailan lehiatzen ari diren euskal taldeek ikusle gehiago hartu ahalko dituzte euren futbol zelaietan. Athleticen kasuan, 31.998 ikusle egon ahalko dira an Mameseko harmailetan. Realak, aldiz, 24.000 pertsona sartu ahalko ditu Reale Arenan lehen taldearen zein SmartBank Ligan ari den Reala B taldearen kasuan, bigarren taldeak ere bertan jokatzen baititu Bigarren Mailako norgehiagokak. Mendizorrotzako harmailetan 11.904 zale bildu ahalko dira.
SmartBank Ligan lehiatzen den Eibarri dagokionez, 4.830 pertsona egon ahalko dira Ipuruan, eta maila berean jokatzen duen Amorebietak 1.920 ikusle sartu ahalko ditu Lezamako harmailetan, talde bizkaitarrak Athleticen instalazioetan jokatzen baititu etxeko norgehiagokak.
Hauek dira Santander Ligan eta SmartBank Ligan jokatzen duten Euskadiko taldeen futbol estadioek har dezaketen ikusle kopurua, % 60ko edukierarekin:
San Mames: 31.998 ikusle
Reale Arena: 24.000 ikusle
Mendizorroza: 11.904 ikusle
Ipurua: 4.830 ikusle
Lezama: 1.920 ikusle
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa