Athletic club
Lesioa
EITB Media
Athleticen jokalaria Betisen aurkako EA Sports Ligako partidan lesionatu zen, Marc Rocaren sarrera gogorra jasota. Klubak publikatutako mediku txostenak ez du zehazten jokalariak bajan emango duen epea, baina 2 eta 6 aste artean egon daiteke jokatu ezinda, lesioak aurerra nola egingo duen.
Alvaro Djalo (Athletic) lurrean, Mar Rocaren (Betis) sarrera jaso ostean. Argazkia: EFE
Alvaro Djalo Athleticen jokalariak aldebiko bihurritua dauka eskuin orkatilan, klubak otsailaren 3an jakinarazi duenez, mediku txosten baten bidez. Betisen aurkako partidan (2-2) lesionatu zen, otsailaren 2an.
Andaluziako taldearen kontrako Ligako 22. jardunaldiko partidako 79. minutuan zelairatu zen Djalo, Berenguerren ordez. Neurketako luzapenean hartu zuen min, Marc Rocaren sarrera gogorra jasota.
Athleticek kaleratutako mediku txostenak ez du zehazten Djalok bajan emango duen epea, baina baliteke jokalari zuri-gorria bi eta sei aste artean egotea jokatu ezinda, lesioak aurrera nola egingo duen.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa