15:01

Athletic club

Agurra

Eunate Arraizak Athletic utziko du

EITB MEDIA

Jokalari nafarrak 12 denboraldi egin ditu talde zuri-gorrian, 311 neurketa jokatuta. 19 gol sartu ditu bere ibilbidean.

  • Eunate Arraizaren artxiboko argazkia

    Eunate Arraizaren artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eunate Arraizakek Athletic utziko duela jakinarazi du astearte honetan, 12 denboraldiren ostean. Lagunak taldetik heldu zen Lezamara 2012an. 20 urte zituela egin zuen debuta, Juanlu Fuentesen aginduetara. Orduz gero, 311 norgehiagokatan zelairatu denez, gehien jokatu duten jokalari zuri-gorrien rankingean zazpigarren tokian dago.

2015-2016 denboraldian, Liga irabazi zuen futbolari nafarrak, Joseba Aguirrek entrenatzen zuen taldearekin. 2017an, Txapeldunen Ligako kanporaketan ere hartu zuen parte, Fortuna Hjorringen kontra. Urte berean, Espainiako Selekzioarekin debuta egin zuen partida ofizial batean, Israelen aurrean.

Umea zela, entzumen-desgaitasun gogorra atzeman zioten. Logopediari esker, lehoiak hitz egiten, irakurtzen eta idazten ikasi zuen. #EqualGame lelopean, UEFAk saritu egin zuen 2018an, "futbolak inklusioa, irisgarritasuna eta aniztasuna ahalbidetzen dituela erakusten duen eredu izateagatik". Eunateren borroka eredugarria izan da Athleticen, gortasunak ez diolako futbolera jokatzea eragotzi. Joan den martxoan, Munduko Txapelketa irabazi zuen gorrentzako areto-futbolean.

Igande honetan, ekainak 16 (17:00etan), San Mamesen, athleticzaleek maitasuna eta miresmena erakutsi ahal izango diote jokalari historiko honi. Athleticek etapa honetan "erakutsitako ahalegina eta profesionaltasuna" eskertu diote Agirreri, etorkizunean zorte ona opatzeaz gain.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena