Goizak gaur
Jonan Fernandez
G.U. | EiTB Media
Jonan Fernandez LABIren batzorde teknikoko koordinatzaileak adierazi duenez, Biziberri planak ez du margina handirik uzten, baina goranzko joera tinko mantentzen bada, neurriak zorrotz daitezke.
Jonan Fernandez
Asteazkenean LABIren batzorde teknikoa bilduko da baina, Jonan Fernandez koordinatzaileak "Goizak Gaur" albistegian adierazi duenez, lehendakariari dagokio batzorde instituzionala biltzeko deialdia egitea, eta hori egingo ote duen ez dago argi. Aurreikuspenak epe laburrera egin behar direla azpimarratu du, eta adituek datozen egunak ondo aztertu beharko dituztela joera zein izango den jakiteko. "Datu asko ezagutzen dira baina badaude oraindik ezagutzen ez diren elementuak, eta jarraipen estua egin behar zaio joerari", nabarmendu du.
Azken 10 egunetako datuak ikusita "beheranzko joera eten" egin dela argi dagoen arren, LABI teknikoaren koordinatzaileak uste du EAEn neurriak zorrotzak direla eta horiek mantentzea dela asmoa. Arduraz jokatuz gero, eta pertsonen artean interakzio handirik ez bada, mugikortasunari eusteko aukera dagoela uste du Fernandezek. Alarma pizteko eta neurriak zorrozteko, goranzko joerak intentsoa edo tinkoa izan beharko lukeela azpimarratu du, eta egoerak bilakaera hori balu, neurriak egokituko liratekeela uste du.
Mugen kontrolari dagokionez, Ipar Euskal Herritik Hegoaldera igarotzen diren herritarren mugikortasuna kontrolatzeko eskuduntzarik ez dutela adierazi du.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/22
zidorrean 52:56
2024/11/22
Norteko Ferrokarrila 52:52
2024/11/22
Arratsean 51:57
2024/11/22
Mezularia 185:44
2024/11/22
Baipasa 175:17
2024/11/22
Arratsean 46:35
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa