Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak
Udalen osaketa
Kanpainaurrea
Agentziak | EITB Media
Bestalde, Carlos Garcia de Andoin Sestaoko alkategaiak ziurtatu du herritarren parte hartzea sustatuko duela, datorren hamarkadako erronkak zehazteko.
Idoia Mendia, larunbat honetan, Sestaon. Argazkia: EITB Media
Idoia Mendia PSOEko lehendakariorde eta Azterlan eta Programen idazkariak deitoratu duenez, "polemika bat sortu nahi izan dute, gutxi ulertzen dena", Kongresuan onartutako Etxebizitza Legearen kontura. Lege horrek "haratago joatea" ahalbidetzen die udalei, "pertsona orok bizitzeko teilatu bat izateko eskubidea bermatzeko".
Sestaoko Udalerako hautagaitza sozialistaren aurkezpenean, Carlos Garcia de Andoin buru dela, eta Teresa Laespada Bizkaiko ahaldun nagusigaiak ere parte hartu duela, Idoia Mendiak Pedro Sanchezen Gobernuaren eta kudeaketa sozialistaren lorpenak errepasatu ditu hainbat administraziotan.
"Inork ez du guk baino gehiago egin autogobernuaren alde, egia da ez dugula bakarrik egin, baina gu gabe ezinezkoa izango lizateke eta gu beti egon gara autogobernuaren defentsan, beste batzuek ezin dute gauza bera esan", azpimarratu du.
Era berean, PSE-EEk azpimarratu du beharrezkoa dela Bizkaia berrindustrializatzea, eta, horretarako, "ezinbestekotzat" jo dute Bizkaia erakundeetan egotea. Bizkaitar udalerriko alkategaiak gaineratu du herritarren parte hartzea sustatuko duela, datorren hamarkadako erronkak zehazteko.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa