EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
U12
agentziak | erredakzioa
Datozen egunetan bilera-sorta hasiko du egungo gobernuaren alternatibak bilatzeko, izan ere, Otegiren ustez, "etorkizuna ezkerreko subiranistena da".
Albisteak (5)
Bideoak (1)
Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak astelehen honetan iragarri duenez, bere alderdiak bilera erronda bat hasiko du datozen egunetan, "atzoko hauteskundeen ostean Eusko Legebiltzarrean ematen diren gehiengo subiranista eta aurrerakoiak egituratzeko aukerak aztertzeko".
Donostian egindako prentsaurreko batean egin du iragarpena Iriartek, Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiarekin batera, eh Bilduk Mahai Politikoaren bileran lortutako emaitzak aztertu ostean.
EJ Bilduk lortutako emaitza "bikainekin" pozik dagoela adierazi du; izan ere, EAJren "ezkerreko alternatiba" gisa finkatu omen dute koalizioa, 23.000 boto eta lau eserleku gehiagorekin, eta hautagai subiranistak iragarri du laster bilera erronda bat hasiko duela alderdi guztiekin, "Espainiako eskuindarrekin izan ezik", "gehiengo soberanista eta aurrerakoiak artikulatzeko" aukerak "aztertzeko".
Ildo horretan, zehaztu du Legebiltzarraren "argazki" berriak subiranotasunaren aldeko eta erabakitzeko eskubidearen aldeko "gehiengo sozial oso zabala" eskaintzen duela, eta horretan kokatu ditu EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemos, eta beste "gehiengo aurrerakoi" bat ere badagoela, non bere koalizioa, PSE-EE eta alderdi morea lerrokatu dituen.
Gogoratu du, halaber, aurreko legealdian Legebiltzarreko gehiengo "oso zabal" bat "erabakitzeko eskubidearen alde" mintzatu zela, EH Bilduk eta EAJk estatutu berriaren oinarriei buruz sinatutako akordioarekin, eta horretan "lanean jarraitzeko" borondatea agertu du.
Era berean, EH Bilduk "eragile sindikalekin, sozialekin, ekonomikoekin eta feministekin bilera erronda" egingo duela aurreratu du, izan ere, bere "alternatiba" hauteskundeetan bere boto asko talde horiekin "bat egin izanagatik" indartu dela uste du.
"Aldaketa hasi da, eta datozen urteetan lanean jarraitu behar dugu, sendotu dadin", adierazi du Iriartek; Legebiltzarrean Voxek lortutako eserlekua "albiste txarra" delako.
Bestalde, Arnaldo Otegiren esanetan, emaitzek EH Bilduren hazkundea erakusten dute, "baita abstentzioa handitzen denean ere", eta horrek "egiturazko joera batean dagoela esan nahi du".
Otegiren iritziz, "etorkizuna ezkerreko subiranistena da Euskal Herrian, Katalunian, Galizian eta leku guztietan"; izan ere, haren ustez, "jendeak proiektu nazional eta herrikoi honetan aurkitzen ditu" beste leku batzuetan aurkitzen ez dituen "erantzunak".
Horren harira, azpimarratu du koalizioaren hazkundea ez datorrela "soilik" beste alderdi politikoetatik datozen botoetatik, baizik eta gazteetatik, horietako asko lehen aldiz botoa eman dutenak, eta horrek, bere ustez, "itxaropena eta etorkizuna EH Bildu eta ezkerreko subiranismoa direla esan nahi du".
"Bi aukera daude: bata, EAJk ordezkatzen duena, autonomista eta neoliberala, eta bestea, EH Bilduk ordezkatzen duena, nazionala, popularra eta aurrerakoia dena. Eta aukera hori indartu egin da, jendeak hala nahi izan duelako ", laburbildu du Otegik.
Agerraldiaren beste une batean, kezkatuta agertu da abstentzio maila altuarekin, eta horren aurrean, hau esan du: "Pandemia baten erdian hauteskundeak deitzen badira, bozkatzera joateko beldur den jendea dago".
Horren ustez, "sektore asko ez dira administrazio publikoaz fio botoa eman ahal izateko segurtasun guztiak ematen dizkiela esaten dienean".
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa