EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

18:48

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Apirilak 5

PP eta Ciudadanos koalizioan joango dira hauteskundeetara, Alonso kontra egon arren

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Akordioa bi alderdietako zuzendaritzek egin dute Madrilen. Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak ez du ituna babestu.

1:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PPko Teodoro Garcia Egea idazkari nagusiak eta Ciudadanoseko Carlos Cuadrado idazkariordeak apirilaren 5eko hauteskunde autonomikoetan koalizioan parte hartzeko akordioa sinatu dute, Euskadiko PPko Alfonso Alonso presidentea akordioaren kontra azaldu den arren.

Koalizioa "PP + Cs" izenarekin aurkeztuko da hauteskundeetara, bi alderdiek komunikatu baten bidez adierazi dutenez. Helburu nagusia "esparru konstituzionalistaren batasuna" eta "batasunaren, berdintasunaren eta askatasunaren indartzea" dela nabarmendu dute.

"Akordio honek euskal herritar askoren nahien gailurra ordezkatzen du, PPk eta Ciudadanosek indarrak batzea espero zutenak proiektu komun eta berritzaile baten alde. Etorkizuneko proiektu bat, ezker muturraren nazionalismoaren eta erradikalismoaren aurrean hainbat herritarrek partekatzen dituzten balore konstituzionalak goraipatuko dituena", adierazi dute.

Hauteskunde programari dagokionez, alderdi bakoitzeko hiru kidek osatutako kanpaina  batzorde batek idatzi eta onartuko du, eta edukiak "oreka puntu bat eta bi proiektuen laburpen bat" ordezkatuko du.

Alfonso Alonsok ez dagoela Ciudadanosekin akordioa sinatzeko prest adierazi dio alderdiaren zuzendaritza nazionalari, edukia hedabideen bidez ezagutu baitu eta ez dator bat jasotakoarekin.

PPk aukeratuko du EAEko hautagaia eta bi irteera postu Ciudadanosentzat

Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek sinatutako akordioak bi irteera postu bermatzen ditu alderdi laranjarentzat zerrendetan eta PP izango dela hautagaia aukeratuko duena adierazten du, Alfonso Alonso aipatu gabe.

Gainera, "Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru erregimenak errespetatzeko konpromisoa" ezartzen du akordioak, eta "kontzertu ekonomikoaren onarpena". Hala ere, Kupoaren kalkulua "gardentasunez eta espainiarren arteko elkartasuna errespetatuz" egitea eskatu dute.

Pablo Casado Alderdi Popularreko presidenteak Twitter sare sozialean azpimarratu duenez, koalizioarekin "konstituzionalismoaren alde indarrak batzen dituzte, euskal herritar guztien etorkizunerako proiektu batekin".

Bestalde, Ines Arrimadasek "albiste handitzat" jo du akordioa. "Konstituzionalistek EAEko hauteskundeei begira indarrak batu ditugu", nabarmendu du txio batean.

Arrimadasen ahotan, itunak "mehatxu abertzaleari aurre egiteko eta berdintasuna, askatasuna eta espainiarren arteko batasuna defendatzen dutenen boto bakar bat ere ez galtzeko" balioko du.

EAEko PPren zuzendaritzak datorren astelehenean aztertuko du ituna.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena