EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Apirilak 5
EITB.EUS
Elkarrekin Podemos-IU koaliziotik kanpo geratu da Equo Berdeak. Alderdi ekologistak salatu du Pablo Iglesiasek "betoa" jarri diola.
Martínez eta Salud, koalizioa erregistratu berritan. Argazkia: Podemos Euskadi
Podemos Euskadik eta Ezker Anitza-IUk apirilaren 5eko EAEko hauteskundeetara batera joateko koalizio erregistratu dute gaur. Elkarrekin Podemos-IU izenpean, asmoa da "Euskadin ezkerreko espazio komunak" antolatzea "eroso eta ideiarik gabeko EAJ baten alternatiba izateko asmoarekin".
Erregistroa gaur goizean egin dute Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiak eta Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak. Aurrez, orain arte Elkarrekin Podemos koalizioaren beste hanka zenak, Equo Berdeak alderdiak, iragarri du oraingo honetan ez dutela koalizioa osatuko. Jose Ramon Becerra Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiaren "betoa" salatu du.
Podemos Euskadiren ustez, Ezker Anitza-IUrekin batera osatutako koalizioak "hainbat urtez talde-lan handia baliozkotzen du". Lander Martinezen hitzetan, "pozik gaude eta lanean jarraituko dugu Euskadin ezkerreko espazio komunak antolatzen, eroso eta ideiarik gabeko EAJ baten alternatiba izan gaitezen".
"Badakigu Elkarrekin Podemos-IU dela Euskadin beste gehiengo batzuek posible egin dezakeen lokarria, eta dena gure alde jartzen jarraituko dugu hala izan dadin", gaineratu du alderdi moreko buruak.
Bestalde, Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "Eusko Legebiltzarrean gure espazio bateratua indartzeko asmoz ekingo diegu hauteskunde hauei, programa bateratu partekatu batetik, euskal politikaren norabidea aldatzeko, politika sozialak, berdintasunekoak eta ingurumenekoak kontuan hartuta".
Saluden arabera, "kudeaketa publikoa lehenetsiko duen eredu politikoa hankaz gora jartzea, EAJ-PSE itun pribatuko ereduaren aurrean, zeinak klase pribilegiatuen eta euskal langile klasearen arteko ezberdintasunak areagotzen duen".
Equo Berdeak koalizioko buruzagiek Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiaren "betoa" salatu dute ostiral honetan. Ondorioz, bi indarrek ez dute koalizioa osatuko EAEn, eta Equo apirilaren 5eko hauteskundeetara bakarrik aurkeztuko da.
Jose Ramon Becerra Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak azaldu duenez, "betoaren" aurrean, Equok hautagaitza propioa erregistratu du dagoeneko, hauteskundeetara bakarka aurkeztu ahal izateko atea zabalik uzteko. Hala ere, azken erabakia militanteek hartu beharko dute batzarrean, otsailaren 29an.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa