EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

16:46

EAE-ko Hauteskundeak 2020

A-5

Hamar bat lege onartzeko borondatea agertu zion Martinezek Urkulluri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Elkarrekin Podemosen bozeramaileak esanetan, "gainean dituen krisien inguruan azalpenik eman behar ez izateko" aurreratu ditu hauteskundeak Iñigo Urkulluk.

  • Elkarrekin Podemoseko Jon Hernandez, Lander Martinez eta Rosa Martinez.

    Elkarrekin Podemoseko Jon Hernandez, Lander Martinez eta Rosa Martinez. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak azpimarratu du hamar bat lege onartzeko "borondate argia" agertu ziola joan den asteartean Eusko Jaurlaritzari. Hori dela eta, gogor kritikatu du Iñigo Urkulluk hauteskundeak aurreratzeko hartu duen erabakia. Bere iritzian, "gainera etorri zaizkion krisien inguruan azalpenak eman behar izatea saihesteko asmoz" agortu du legegintzaldia.

Jon Hernandez eta Rosa Martinez alboan zituela, Martinezek agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean hauteskundeen aurrerapenari buruzko iritzia emateko.

Martinezek jakinarazi duenez, ostiralean lehendakariarekin eta EAJren talde parlamentarioarekin hitz egin zuen: "Argi adierazi genien Elkarrekin Podemos hainbat egitasmotan elkarlanean aritzeko prest zegoela. Horren erakusgarri dira Gardentasunaren Legean edo Funtzio Publikoko bi proiektutan emandako aurrerapenak".

"Zortzi lege aurrera ateratzeko aukera handia zen, eta hamar edo hamaika ere izan zitezkeen", nabarmendu du.

Horrenbestez, legeak onartzeko aukera izanda Legebiltzarra desegiteko erabakia zergatik hartu duen argi eta garbi azal dezala eskatu dio lehendakariari.

Martinezen ustetan, "gainean dituen krisien inguruan azalpenik eman behar ez izateko" aurreratu ditu hauteskundeak Urkulluk. Ildo horretan, Zaldibarreko zabortegiko gertakariak eragindako krisia edota Lehendakaritzak Muntai enpresarekin egindako kontratuen auzia aipatu ditu.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena