Teknologia -

Sare sozialak

Irlandak EBko isunik handiena ezarri dio Metari Facebooken pribatutasuna urratzeagatik

1.200 milioi euro ordaindu beharko ditu multinazionalak. Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak, gainera, EBtik Estatu Batuetara erabiltzaileen datu pertsonalen transferentzia eteteko agindu dio.

1200 milioi eurokoa da zehapena.
1200 milioi eurokoa da zehapena.
1200 milioi eurokoa da zehapena.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandak 1.200 milioi euroko isuna jarri dio Metari Facebook sare sozialeko erabiltzaileen pribatutasuna ez errespetatzeagatik. Gainera, Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak Europar Batasunetik Ameriketako Estatu Batuetara erabiltzaileen datu pertsonalen transferentzia eteteko agindu dio multinazionalari.

Isuna EBn multinazional bati datuen babesarekin lotutako arau-hausteengatik jarri zaion zehapen ekonomiko handiena da, 2021ean Amazoni jarritakoaren ostean (746 milioi eurokoa).

Mark Zuckerbergen teknologikoak bost hilabeteko epea du eskakizuna betetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Teknologia Nazioartea Europar Batasuna Europa Multinazionalak Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Irlanda Isunak